2009ko Udaldirako Peoien Hautaketa Deialdia
2009/06/08
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/2009ko-udaldirako-peoien-hautaketa-deialdia/@@images/5ef04e7d-bebf-4adb-a944-d2dd59746502.jpeg)
Deialdi honen bitartez Mutrikuko Udaleko obra brigadan 2009ko udaldirako peoien hautaketa prozesuko izen emateko epea zabaltzen da ekainaren 12 arte.
IRAGARKIA: Lan brigadako peoi hautaketa
Xedea: Mutrikuko Udalak lan brigadako hiru peoi kontratatuko ditu. Kontratuaren iraupena 4 hilabetekoa izango da.
Betebeharrak:
- 18 urte baino gehiago edukitzea.
- Eskola Ziurtagiria edukitzea.
- Igeltsaritza eta pintaketa lanetan jakitea oinarrizko mailan.
- INEMen inskribatuta egotea 2009-05-01 aurretik.
Eskabideak aurkezteko epea: 2009ko ekainaren 8tik ekainaren 12ra Mutrikuko Udaletxeko harrera bulegoan.