Txantxangorri Aisialdi Taldeak #TxantxangorriEtxean ekimena jarri du martxan
2020/03/22
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/txantxangorri-aisialdi-taldeak-txantxangorrietxean-ekimena-jarri-du-martxan/@@images/12934a85-07ac-48b5-b377-a67353328d5f.jpeg)
Astelehen honetatik aurrera, Mutrikuko Txantxangorri Aisialdi Taldeak ekimen berri bat jarriko du martxan: #TxantxangorriEtxean. Kanpaina honen bitartez, martxoaren 23tik aurrera (astelehena), egunero eguerdiko 12:00etan ekintza-proposamen bat azalduko da Txantxangorriren web orrialde ofizialean (txantxangorriaisialditaldea. com) eta taldearen sare sozialetan: eskulanak, jolasak, ipuinak, sukaldaritza edota dantzak.
Bakoitzak egindakoa elkarrekin partekatzeko aukera izango dugu, sare sozialetan #TxantxangorriEtxean traola erabiliz edota Txantxangorriren emailera argazkiak bidaliz. Argazki hauek web orrialdean publikatuko ditugu ondoren. Denon artean, etxeko goxotasunetik, egun hauek alaitasunez eta kolorez beteko ditugu!
Txantxangorri Aisialdi Taldea