Berdintasuna

Sexu Erasoen Aurkako Protokoloa

MUTRIKUKO JAI BATZORDEAREN ERASO MATXISTEN AURKAKO

PROTOKOLOA

OHAR BATZUK:
- Intentsitate baxuko erasoak: irainak, ukituak, jazarpena, baboseua... pertsona oro
deseroso eta erasotu sentiaraziko duen jokaera oro.
- Intentsitate altuko erasoak: jipoiak, bortxaketak eta bortxaketa saiakerak.
- Protokolo honen helburua txosnagunea eraso matxisten aurrean ahalik eta gune
seguruena izatea da eta erasoen aurreko erantzuna eta babesa edukitzea.
Txosnagunetik kanpo eman eta txosnagunean salatzen diren erasoen kasuan
erantzunak protesta helburua izango du.
- Txosnagunean lanean ari direnen aurka ematen diren erasoak ere kontuan hartu eta
salatu behar dira.
- Txosna Batzordeko kide guztiek protokoloaren berri izan beharko dute, baita txanda
bakoitzeko arduradunak ere.
- Txandako arduradunak protokoloaren arduradunaren figura azalduko du txanda
hasieran. Denei azalduko zaie protokoloa (aldez aurretik).
- Txosnan lanian dozenak indarkerixa matxistian aurkako protokoluai uko etxenbaio,
intentsitate baxuko eraso bezela kontsiderauko da eta protokolua martxan ipiniko da.

0. PREBENTZIO NEURRIAK
● Bitarteko komunikatiboak prest
○ Momenturako
■ Protokoloak inprimatu (eskuragarri ipini + arduradunen izenak eta
zenbakiak jarri)
■ Erasoa ematen den momentuan ateratzeko kartelak
○ Hurrengo egunetarako
■ Kartel mutuak
■ Pankarta
■ Irakurketa
■ Sare sozialetarako materiala: whatsapp mezua, kartel digitala, etab.

● Txanda arduradunek protokoloa jakitea
● Arduradunak zehaztu
● Segurtasun beharrizanak identifikatu

1

1. ARDURA BANAKETA
Arduradunek bete beharreko irizpideak: ezin dute drogarik kontsumitu, txosnagunean egon
behar dira eta telefonoa denbora osoan gainean izan beharko dute.
Txosna bakoitza arduren banaketa kudeatzeaz arduratuko da.

*Egun bakoitzeko protokolo arduradun bat, erasotuarekin egoteko arduraduna eta
segurtasuneko arduradun bat.

UZTAILAK 20
- Protokolo:
- Erasotu:
- Segurtasun:

UZTAILAK 21:
- Protokolo:
- Erasotu:
- Segurtasun:

UZTAILAK 22:
- Protokolo:
- Erasotu:
- Segurtasun:

UZTAILAK 23:
- Protokolo:
- Erasotu:
- Segurtasun:

UZTAILAK 24:
- Protokolo:
- Erasotu:
- Segurtasun:

2

A) PROTOKOLO ARDURADUNA
● Txosnagunean egon behar da.
● Telefonoa gainean izan beharko du.
● Turnoan daudenak figura hau nor den jakin beharko dute.
● Bere telefonoa gordeta izan beharko dute.
● Edozer gertatzekotan pertsona honi abisatu beharko zaio.
● Erasoaren salaketa gestionatzeko funtzioa izango du:
○ Momentuan hartu beharreko neurriak hartu:
■ Musika kentzeko abisua eman eta ez zerbitzatu. Kuñak jarri.
■ Erasotuarekin egoteko arduradunarekin eta segurtasun lan taldeko
arduradunarekin kontaktuan jarri.
○ Hurrengo egunerako hartu beharreko neurriak
■ Arduradunekin (protokolo, erasotu eta segurtasun) kedada bat jarri eta
erasoa gestionatuko da, erasotuaren nahiaren arabera.

● Erasotua ondo dagoela ziurtatu eta erasotzailea txosnagunetik kanporatua izan dela
ziurtatu.

B) ERASOTUAREKIN EGOTEKO ARDURADUNA
● Txosnagunean egon behar da.
● Espazio lasai bateko giltzak izan beharko ditu (Anbulategi zaharra).
● Erasotua leku lasai batera eraman eta gertatutakoaren informazioa jaso.
*Arreta handiz entzun erasotuak esateko duena (azalpenak, beharrak...), baina ez egin
galdera gehiegi, bere erabakia da gertatutakoa guri kontatzea edo ez (EZ
BERBIKTIMIZATU). Horrez gain, bere azalpenak entzutean, ez epaitu eta ez eman
iritzirik; ERASOTUAREN HITZA EZ DA INOIZ ZALANTZAN JARRIKO.
● Erasotuen beharren arabera, etxera, ospitalera edo poliziarengana lagundu (kotxea
gertu izatea komeni da).
● Erasotuaren kontaktua hartu. Hurrengo egunean kontaktua mantendu.

C) SEGURTASUN ARDURADUNA.
● Txosnagunean egon behar da.
● Txosnagunean segurtasun neurriak zehaztu eta betetzen direla bermatuko ditu.
● Erasotzailea kanporatzeko ardura izango du kideen laguntzarekin.

3

○ Behin kanporatuta, txosnagunera berriro sartzen ez dela bermatuko dute.

D) TURNOAN DAUDENAK
● Norbait erasoa salatzera badator egiten zaudena utzi eta lehentasuna eman.
● Behar izanez gero txosna barrura sartzeko gonbidatu.
● Protokolo arduraduna abisatu.
○ Honek lan taldeko arduradunak abisatuko ditu.
○ Erasotuarekin hitz egingo du eta honen nahien arabera:
■ Musika kendu, zerbitzatzeari utzi eta beste guztia arduradunen esku
utzi.

OHARRA: Txosnan lanean daudenek protokolo honi uko eginez gero, intentsitate baxuko
eraso bezala kontsideratuko da jarrera hori eta protokoloa martxan jarriko da.

2. ERASOA EMATEN DENEAN
* Protokolo arduradunek izango dute erasoaren aurreko kudeaketaren erabakitzeko gaitasuna.

2.1. ERASOTUAREKIN egoteko arduradunak koordinatuta:
● Espazio lasai batera eramaten ahalegindu (txosna barruan nahi badu han geratu
dadila, bestela aukerak eman).
● Babes emozionala eman; lasaitasuna transmititu, nola dagoen, zer behar duen eta zer
egin nahi duen galdetu.
● Erasoarekiko gure gaitzespena adierazi.
● Babes materiala eskaini (bere behar eta nahien arabera)
○ Etxera bueltatzeko norbaitek laguntzea. Saiatu beti erasotua bere
konfiantzazko pertsona batekin elkartzen
■ arduradunen kotxean, oinez...
○ Bere telefono zenbakia hartu eta komunikazioan jarraikortasuna bermatu;
hurrengo goizean idatzi.
● Galdetu salaketa jarri nahi duen
○ Horrela bada:
■ Aholkatu arropaz ez aldatzea, ez garbitzea, ez jatea ez edatea, frogak
ez ezabatzeko
■ Babes materiala : etxera, anbulatoriora, poliziara... lagundu

4

■ Salaketa jartzearen duda edo erabakitzeko momentua ez dela ikusten
bada, aholkatu egunean bertan urgentzietara joatea frogak
mantentzeko. Aurrerago erabaki daiteke froga horrekin salaketa egin
edo ez.

*TELEFONO ZERRENDA*
Uztailak 20: arreta telefonikoa EMAGIN: 679 162 507
Uztailak 24: ERROTIK egun guztia Luardon: 679 162 507
ITAIA Defentsa Taldea: 623 252 692
Gizarte zerbitzuak: 943 19 50 81
Satevi: 900 840 111 (24h)
SFUS: 943 22 44 11 (24h)
Salaketa jartzeko “información y atención” (Gipuzkoa): 945 06 21 40
Urgentziak: 112 / 016
Mutrikuko Anbulatorioa: 943 60 43 00
Mutrikuko Udaltzaingoa: 943 60 7048 - 679 16 25 00
Ondarru Anbulatorioa: 946 03 79 99
Eibarko Ertzaintza: 943 53 17 00
Eibarko Ospitalea: 943 44 90 00

2.2. ERASOTZAILEAREKIKO. Segurtasun arduradunak koordinatutako lan taldeak egin
beharrekoa:
● Espaziotik kanporatu
○ Arduraduna hurbilduko zaio espaziotik kanporatzeko eskatuz.
○ Lan taldeko 2-3 pertsonak laguntzaile figura beteko lukete, erasotzailearen
jarreraren arabera forma "biolentoago" batean jardun beharko luketenak.
■ Ez bada joaten, indarrez kanporatu

● Behin espaziotik kanporatuta, sarrera debekatu. Gure espazioetan erasoek
inongo lekurik ez dutela esan, bere izena eta itxura fisikoa hartu eta
txosnagunean sartzea debekatu.
● Adi egon bueltatzen baldin bada ikusteko
○ Segurtasun lan taldea adi egon beharko da.
○ Erasotzailea sartzen saiatzen bada berriz, oztopatu eta segurtasun arduradunak
eta lan taldeak berriz ere interbenituko luke, jarrera gogorragoarekin.
5

GARRANTZITSUA: Erasotzaileak oldartzera behartzen bagaitu, kontuz gure burua
arriskuan jarri gabe.

3. ERASOA EMAN ONDOREN, HURRENGO EGUNEAN
● Erasotuarekin harremanetan jarri
● Babesa
● Salaketa (erasotuaren nahien arabera)

*Jai batzordeko protokolo lan taldea batu eta koordinatu:
● Salaketa modalitatea pentsatu (beti bere nahien arabera)
○ Sare sozialetan erasoa gaitzesten duen mezua zabaldu.
○ Hurrengo egunean mobilizazioa antolatu. Mobilizazioa deituko du Bizixo Jai
Konpartsak: Erabakitzen den orduan, Goiko Plazatik hasita manifestazioa.
■ Intentsitate baxuko HIRU eraso eman badira: hurrengo egunean
MANIFESTAZIOA deituko da.
■ Intentsitate altuko eraso BAT ematen bada: hurrengo egunean
MANIFESTAZIOA deituko da eta TXOSNAK EZ DIRA IREKIKO +
EGITARAUA ETENGO DA.
■ Eraso bat ematen bada ere, jaiak amaitzean konzentra bat deituko da
erasorik ez dugula onartzen adierazteko.
■ Intentsitate altuko eraso BAT TXOSNAGUNETIK KANPO eman
baina ZURRUMURRU bidez heldu bada informazioa: hurrengo
egunean erasoa BAIEZTATZEN bada: MANIFESTAZIOA eta
TXOSNAK EZ DIRA IREKIKO + EGITARAUA ETENGO DA.

4. TXOSNAGUNEKO KUDEAKETA

INTENTSITATE BAXUKO ERASOAK:
● Eraso BAT / intentsitate baxua
- Txosnaguneko kideak informatu.
- Kontzertua egonez gero, teknikariak eta musikoak ere
informatu.

6

- Musika kendu + sirena + kuña (pendrive aparte batean
egongo da ONDO SEINALATUTA→ ezin da egon
musikarekin batera playlist batean)
- Argiak piztu
- Ez zerbitzatu → KUÑA JARRITA EGONGO DA PAROIA
BUKATU ARTE (15 MINUTUZ)

● BI eraso / intentsitate baxua
- Aurretik aipatu dena errepikatuko da, baina ondorengoa
gehituta/moldatuta:
- Kuña beharrean SIRENA JARRIKO da (30 MINUTUZ)

● Hiru eraso / intentsitate baxua
- SIRENA + IRAKURKETA + TXOSNA ITXI

INTENTSITATE ALTUKO ERASOAK:
● Eraso BAT / intentsitate altua
- SIRENA + IRAKURKETA + TXOSNA ITXI
(hurrengo egunean ere itxita mantenduko da)

* INTENTSITATE ALTUKO ERASOA TXOSNAGUNETIK KANPO:
Zein modutara izan dugu honen berri?
1. TXOSNAGUNEAN SALATU bada: BERDIN JOKATUko da:
IRAKURKETA + TXOSNAK ITXI
2. ZURRUMURRUAK: erasotuarekin egon ez bagara, hurrengo
egunerarte zain egon!
Hurrengo egunean erasoa baieztatu eta publiko egin bada:
TXOSNAK EZ IREKI.