Subvenciones para Asociaciones Culturales

Diru laguntzen ordenantza eta eskaera orriak

 

1. Helburua


Mutrikun dauden irabazi asmorik gabeko kultur taldeak eta kultur jarduera zehatzak laguntzeko diru laguntzen oinarriak arautu nahi da ordenantza honen bidez. Taldeen arteko berdintasuna eta gardentasuna lortu nahi da. Bide batez, urteko egitaraua prestatzerakoan, egongo diren beharrak aurreikusteko baliagarria izango zaio Udalari.

Herritarren partaidetza suspertzea da helburua: elkarlana bultzatu eta herritik sortzen diren jarduerak bideratu.

Diru laguntzak honako ataletan oinarrituta egongo dira:

  • Mutrikuko kultur taldeen urteko diru laguntza.
  • Kultura suspertzeko antolatzen diren ez ohiko jardueretako dirulaguntzak.


2. Finantziazioa

Dirulaguntza hauek Udalaren aurrekontu orokorrarekin batera onartuko dira urtero, eta bertan aurreikusitako diru kopurua izango da diru laguntzetarako zuzenduko den diru guztia. Proiektu guztiak urtarrilaren 31a baino lehen entregatu beharko dira. Diru laguntza emateak ez du Udala derrigortzen hurrengo deialdietan jokabide bera hartzera.

3. Irizpide orokorrak

 a) Kultur taldeen urteko dirulaguntza.

  • Kultur taldeen elkarlana sustatzea
  • Herrian kultura suspertzea
  • Egitasmo berrien saiakera
  • Udalarekin elkarlana
  • Autofinantziaziorako saiakera
  • Euskararen erabilera
  • Genero ikuspegia
  • Barne antolaketa


b) Kultur sustapenerako jarduera puntualak.

  • Nori dagoen zuzenduta ekintza, honen ezaugarriak eta parte hartzen duen jendearen kopurua.
  • Herriko kulturan duen eragina. Diru laguntza jasoko duten jarduerak herri osoari zabalduko zaizkio. Irekiak izango dira.
  • Jardueraren iraupena eta jarraipena.
  • Euskararen tratamendua.
  • Udalak dituen helburuekin bat egitea.
  • Eskaera epeen baldintzak betetzea.

 

4. Eskatzaileak

  •  Eskatzen duen taldeak Mutrikun izan beharko du egoitza.
  •  Erakundeen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Jarduera zehatzetarako ( herri ekimenak) eskatzailea elkarte bezala eraturik ez dagoen jende talde bat izan daiteke.

5. Eskaerak

  •  Eskaera egiteko eskaera orri ofiziala bete behar da. Udaletxeko harreran edo webgune honetan topatuko dituzue.
  •  Diru laguntza eskatu ahal izateko, jardueraren arduradunak eskaera orri ofizialaren atal guztiak bete beharko ditu.
  • Eskaerarekin batera honako agiriak ekarri beharko dira:

1. Urteko dirulaguntza jasotzeko:

  •  Elkartearen estatutuak
  •  Momentura arte egindako jardueren txostena: helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak.
  •  Arduradunaren NANren fotokopia
  •  Urte honetarako helburuak
  •  Urte honetarako egutegia
  •  Eskaera ondo bete gabe badago, edo agiriren bat falta bada, 15 eguneko epea emango da hutsunea betetzekoeta, epe horretan osatu ez bada, artxibatu egingo da besterik gabe.

ESKAERA ORRIA jaitsi hemen.

2. Jarduera bereziak egiteko dirulaguntza
k

  • Arduradunaren NANaren fotokopia.
  • Antolaketaren txostena, puntu hauek landuz:

                        -    Jardueraren helburua
                        -    Antolaketa lanetan parte hartuko duten pertsona kopurua eta bakoitzaren funtzioak
                        -    Aurrekontua
                        -    Jardueraren antolaketa eta garapen kronologikoa
                        -    Jardueraren zabalkundea edo hedapena
                        -    Udalaren baliabideen eskaera ( instalakuntzak, bestelako materialak…)
                        -    Beste erakundeetatik jaso den diru laguntzaren agiria.
                        -    Jarduera burututakoan memoria aurkeztu beharko da, urtea bukatu baino lehen. Bertan                                           helburuak bete diren ala ez eta egunaren jarraipena agertu behar da, besteak beste.

ESKAERA ORRIA jaitisi hemen.

6. Ebaluaketa egiteko puntuaketa

  • Kultur taldeen arteko elkarlana sustatzea %20
  •  Herrian kultura suspertzea %20
  • Egitasmo berrien saiakera %15
  • Udalarekin elkarlana %15
  • Autofinantziazio saiakera %15
  • Euskararen erabilera %5
  • Genero ikuspegia %5
  • Barne antolaketa %5

Diru laguntza eskaera egitean aurkeztutako helburuan aldaketarik balego, Kultura Batzordeari jakinarazi behar zaio eta honekaldaketa horren aurrean aurrez, diru laguntza ematean,  hartutako erabakia aldatzeko eskumena edukiko du.

 

7. Diru laguntzen ordainketa

Ordainketa bi epetan egingo da.

Lehenengo zatia aurrekontuak onartu eta beranduenez, bi hilabetera egingo da.

Bigarren zatia urrian izango da.

8. Publizitatea

Publizitatea euskaraz egingo da. Udalaren armarria agertu behar da.

Udalak Foru Aldundiko edo beste erakunde bateko diru laguntza jasoko balu (edo jasotzea aurreikusiko balu) erakunde horren armarria ere agertu beharko da.

Udalak enpresa pribaturen baten diru laguntza jasotzen balu, eta ekimenaren berri ematean, haren logoa agertu egin behar delauste badu, taldeak onartu egin beharko du.


9 Baldintzak ez betetzea

Baldintzak betetzen ez badira dirulaguntza emateari utzi egingo zaio, eta halakoetan , aurrez jasotako diru guztia itzuli egin beharko da ezarritako epean beharreko agiriak ez aurkeztuz gero.


10. Interpretazioa

Oinarrion interpretazioan edo ezarpenean sor litezkeen zalantzak Kultura Batzordeak erantzungo ditu.


11. Isiltasun administratiboa

60 eguneko epean eskaerari buruzko erantzunik jasotzen ez bada, eskaera onartu ez dela ulertuko da.