Ekintzailetza Tailerrak antolatuko ditu Udalak Debegesa eta Foru Aldundiaren laguntzarekin
Udal Garapen Sailak, Debegesa eta Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ekintzailetza tailerrak jarriko ditu martxan eta doan parte hartzeko aukera izango dute ekintzaileek.
Ekintzaileek bere ideiak garatu eta aukera berriak atzeman ahal izateko aukera bikaina dute aurrean.
Honakoak dira tailerren nondik norakoak:
Mutriku Ekinean:
Ekintzailetzaren inguruan hausnarketa piztuko da tailer honetan. Era berean, partaideen sormena bultzatuko da, negozio ideia berriak sortzeko eta ideia batekin datorrenak lantzeko.
Datak: Urriak 19,21,23,eta 26, 28, 30
Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara
Prezioa: Doan
Tokia: Konde kaleko bulegoa
Aholkularitza
Prestatutako bi tailerren artean gertuko aholkularitza jasotzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Mutrikuko Udalaren eta Debegesaren teknikarien eskutik, ideia garatzeko lehiakortasun faktore garrantzitsuenak aztertuaz.
Zure Proiektua abian jarri:
Tailer honetan, aurrekoan sortutako ideiak garatu eta benetako enpresa proiektu batean bihurtuko dira. Bideragarritasun plana egin: merkatua aztertu, marketing planaren garrantzia ikusi eta azterketa ekonomiko-finantziarioa egingo dira besteak beste.
Datak: azaroak 9,11,13,16,18 eta 20
Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara
Metodologia: Egunean 2 ordu teoriko eta 1:30 praktika
Prezioa: Doan
Tokia: Konde kaleko bulegoa
Izen ematea:
Mutrikuko Turismo Bulegoa. 943 60 33 78 / turismo@mutriku.net