Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzak argitaratu dira

Atzo, urriak 9, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Mutrikuko Udalak, Garapen Sailetik zabaldu dituen hainbat diru-laguntzaren deialdiak.

I

Mutrikun, 2018ko urriaren 10


Bi dira enpresa berriak ireki dituzten ekintzaileei zuzenduriko diru-laguntzak, bata sektore guztietan egon daitezkeen negozio berriak martxan jartzen laguntzeko ekimena da, zeinak batez ere lanpostu berriak laguntzen dituen diruz, eta bestea, merkataritzari zuzenduriko laguntza bat da, merkataritza gunean dauden lokaletan ezartzen diren enpresa berriei zuzendua.

1.- Mutrikulan 2018:


Helburua:
Mutrikuko Udalak, enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzea du helburu dirulaguntza honen bidez. “Mutriku 2022 Plan Estrategikoa” dokumentuan zehaztutako estrategien baitan kokatzen da laguntza lerro hau. Planeko helburuek eta estrategiek tokiko garapena bultzatzearen alde egiten dute argiro, batez ere, lehenengo sektorearen bitartez (nekazaritza-arrantza eta gaien eraldaketa) eta hirugarren sektorearen bitartez (merkataritza eta turismoa)

Más información

 

2.- Mutrikuko inguru komertzialean dauden lokal hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko diru-laguntzak:


Helburua:
Mutrikuko merkataritza biziberritzeko lan ildoen baitan, inguru komertzialetan merkataritza berreskuratzea eta indartzea nahi da, bertako lokal hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko estrategia garatuaz.
Helburua da ardatz horien funtzio ekonomikoa berreskuratzea eta indarberritzea. Eta horretarako, jarduera eta ekimen berriak ezarri nahi dira, horien bidez pertsonen joan-etorria sortzeko eta eremu horiei “bizia emateko”.

Informazio gehiago