Autocompostaje
Etxean konposta egin nahi duzula?
Lurzoru bat erabilgarri duzula? Lorategia, baratza, zelaia edo antzekoa badaukazu, animatu eta etxeko hondakin organikoak konpostatu itzazu!!!
Debabarreneko Mankomunitateak kudeatzen duen etxeko hondakinen bilketa zerbitzutik, batu eta tratatu beharreko hondakinen murrizketa lortze aldera, hondakin organikoen autokonpostajea bultzatu nahi da.
Autokonpostatzeko hitza emandakoei, konpostagailua, konpostajeari buruzko gida-liburua eta norbere etxean aholkularitza jasoko dute. Guztia doan!
Izena emateko deitu 902 102 885 zenbakira.
Konpostatzeko gida eskuragarri daukazue.
Murriztu dezagun hondakin kopurua !!!
Murriztu ditzagun hondakinen bilketako kostuak !!!
Murriztu dezagun ingurumenari sortzen diogun kaltea!!!