Auzokonpostajea

Etxeko hondakinekin konposta egin nahi duzula? Hona aukera!

Zelai partikularrik ez duten etxeek, inguruko zelai publikoetan konposta egiteko aukera izango dute.

Konposta bi hitzetan esateko zera da guk sortutako hondakin organikoekin ongarri naturala sortzea. Horrela, gaur egungo bilketa zirkuitutik ateratzen ditugu hondakin organikoak eta ezertarako baliogarria ez zena lurra ongarritzeko erabiliko dugu (etxeko loreentzat, herriko lorategientzat...).

auzokonpostarako guneaKonpostatzea herrigunean bizi direnentzako errealitatea izatea nahi du Udalak. Konpostatzeko guneak lur publikoetan jarriko dira, eta beharrezko lanabesak konposta egiteko erabiliko den itxituraren barruan egongo dira.

Auzokonpostajea aurrera eramateko herritarren partaidetza ezinbestekoa da.

Parte hartu nahi dutenek ikastaroa jasoko dute, doan.

Izena emateko edo informazioa eskatzeko bi bide daude: 943-60 32 44 zenbakira deitu edo auzokonposta@mutriku.net helbidera idatzi

 

 

Murriztu dezagun hondakin kopurua !!!

             Murriztu ditzagun hondakinen bilketako kostuak !!!

Murriztu dezagun ingurumenari sortzen diogun kaltea!!!