Arrietakua jauregia - bisita gidatuen irekiera

  • Noiz 2018/07/03 10:30 - 2018/08/30 12:00
  • Non Mutrikuko Turismo Bulegoa
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943 60 33 78
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea
Mutrikun gordetzen den ondare historiko garrantzitsuenetariko bat ikusteko aukera ematen dute bisita gidatu hauek.

Murgildu euskal kostaldearen itsas historian  XVIII. mendeko jauregi zoragarri honetan barrena; Antonio de Gaztañeta  eta Kosme Damian Txurruka itsasgizonena izandako jauregi hau, gaurdaino bertan bizi izan da familia eta bere horretan mantendu da, Mutrikuko hirigune historikoan

Bisitaren ezaugarriak

Bisitak Mutrikuko turismo bulegoan hasiko dira, Txurruka Plaza, z.g., eta ondoren Areilza Txurruka familiaren etxea den jauregian ikusgai egongo diren guneetara joango gara.

Bisitari kopurua mugatua izango da;  gehienez 15 pertsona egongo dira bisita bakoitzean eta Udalak izendatutako teknikoek burutuko dituzte.

Bisitaren prezioa 10€koa izango da, 12 urtetik gorakoentzat. 4-12 urte bitartekoentzat 5€ eta Mutrikuko Ikastetxe eta 4 urte baina txikiagokoentzat doakoa izango da.

Sarreren salmenta,  www.geoparkea.eus web gunearen bidez egingo da eta zuzeneko salmenta, Zumaia, Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetan.  Sarreren salmentatik jasotako etekinak, jauregiaren gastuak eta bisita gidatuen kostua murrizteko erabiliko dira.

Egutegia eta bisiten ordutegia

Publiko orokorrari ateak ireki aurretik, ekaineko bigarren hamabostaldian barrena, inauguraziorako bisita ezberdinak egingo dira, lurraldeko instituzioekin, turismo teknikariekin eta museo ezberdinetako agenteekin.  Horrez gain, mutrikuarrentzako doako bisitak egingo dira ordutegi ezberdinetan.

Herritarrentzat bisitak

Ekaineko bigarren hamabostaldian zehar, doako hainbat bisita gidatu egingo dira  herritarrei zuzenduak. Horretarako beharrezkoa izango da aurrez Mutrikuko Turismo Bulegoan izena ematea (Txurruka plaza z.g. 943 60 33 78/ turismo@mutriku.net).

Hauek dira Mutrikuarrentzako eskainiko diren bisituen data eta orduak:

  • Ekainak 17, igandea: 12.00 eta 17.30tan
  • Ekainak 21, osteguna: 9.30 eta 12.00tan
  • Ekainak 22, ostirala: 9.30,  12.00 (gazteleraz) eta 18.00retan
  • Ekainak 26, asteartea: 9.30 eta 12.00tan
  • Ekainak 27, asteazkena: 9.30 eta 12.00tan
  • Ekainak 28, osteguna: 9.30 eta12.00tan
  • Ekainak 29, ostirala: 9.30 eta 12.00tan (gazteleraz)

Publiko orokorrarentzako bisitak

Uztailetik aurrera, publiko orokorrarentzako bisitak hasiko dira, egutegi zabal batekin. Datak, ordutegia eta erreserbak, www.geoparkea.eus web gunean ikus daitezke.

Informazio gehiago: Arrietakua jauregia- bisita gidatuak