Hil arte bizi (aurkezpen-hitzaldia)
- https://www.mutriku.eus/eu/agenda/hil-arte-bizi-aurkezpen-hitzaldia
- Hil arte bizi (aurkezpen-hitzaldia)
- 2023-09-21T18:00:00+02:00
- 2023-09-21T23:59:59+02:00
- Hil arte bizi (aurkezpen-hitzaldia)
- Noiz 2023/09/21 18:00
- Non Zabiel kultur etxea
"HIL ARTE BIZI" tailerrak antolatu ditu udalak, heriotzaren aurrean herritarrak ahalduntzeko.
Irailaren 21ean (18:00) tailerrei buruzko zehaztasunak emateko aurkezpen-hitzaldia egingo da Zabiel Kultur Etxean.
Heriotza tabu handi bat da gaurko gizartean, eta horrek herritarrak gai honekiko beraien eskubide eta erantzunkizunak garatu gabe egotea eragiten du sarri. Honen aurrean, herritarrek beraien heriotzaren inguruan dituzten eskubideak ezagutarazi, gogoeta sustatu eta hartu ditzaketen erabakiak argitzen laguntzera bideratu dira tailerrak.
- Tailerren egunak:
Urrian: 5, 19 eta 26.
Azaroan: 2, 9, 16, 23, eta 30. - Ordutegia: Tailer guztiak 18:00etan izango dira.
- Izen ematea: Irailaren 19tik 29ra zabalik egongo da izen emateko epea.
Email bidez: ongizate2@mutriku.eus
Telefono bidez: 688 72 74 37 (Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara)
Aurkezpen-Hitzaldira gerturatuz gero, aukera egongo da, bertan ere, izena emateko. - Prezioa: Doan.
- Plaza mugatuak.