MAGIA TAILERRA

  • Noiz 2019/01/25 18:00
  • Non ZABIEL KULTUR ETXEA

Urtarrilaren 25ean magia tailerra izango dugu Hodei magoaren eskutik. Arratsaldeko 18:00etan izango da Zabiel kultur etxeko erakusketa aretoan.

5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako dago zuzendua eta etxean aurkitu ahal den materialarekin jokoak egiten ikasiko dute. 

Izen emateko epea urtarrilaren 22an bukatuko da, kopurua mugatua baita. 

IZEN EMATEA: kultura@mutriku.net helbidean haurraren izen abizenak emanaz.