Merkatu txikia

  • Noiz 2020/12/19 09:00 - 13:00"
  • Non Beheko plaza

Abenduaren 19, Merkatu Txikia ospatuko da Beheko Plazan, beraz herritarrek eguberriei begirako erosketak zuzenean ekoizleei egiteko aukera izango dute.

2020rako abenduan Santo Tomas azoka izan ohi da Mutrikun. Aurten, COVID-19aren eraginez, ezingo da egin, baina ekoizleek euren ohiko formatuan produktuak saltzeko aukera izango dute eta hori dela eta abenduak 19an, Merkatu Txikia izango da Beheko Plazan.

AZOKAREN DATUAK
Eguna: Abenduak 19, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
Lekua: Beheko plaza
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta, Zortziko eztia eta Amaia Aberasturiren artisau produktuak erosteko aukera izango da.

SEGURTASUN NEURRIAK:
Guztion segurtasuna bermatuta izango da merkatu txikian. Horretarako, Udalak zein ekoizle eta artisauek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko:
- Erabiliko diren mahai guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.
- Karpak errebisatu eta desinfektatuko dira.
- Gel hidroalkoholikoak eta babes pantailak izango dituzte ekoizleek. Baita maskarilak eta eskularruak ere.
- Bezeroentzat ere gel hidroalkoholikoa izango da plazaren sarreran, eskuak garbitzeko.
- Mahaien artean, zein erosleen artean 1.5m-ko tartea utziko da.
- Freskoa saltzen duten ekoizleek bakoitzak bi mahai izango dituzte: Atzeko mahian produktua jartzeko eta aurreko mahaian zerbitzatzeko. Produktua ekoizleek bakarrik ukituko dute; Bezeroek ez.
- Ekoizleen postu bakoitzeko pertsona bakarra izango da.
- Ez da dastaketarik ez da zozketarik egingo.

Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik izan behar du, eta horretarako erosleei zentzuz jokatu, distantziak mantendu, gela eman eta produktuetara gehiegi ez gerturatzea eskatzen die Udalak.