Merkatu txikia
- https://www.mutriku.eus/eu/agenda/merkatu-txikia-21
- Merkatu txikia
- 2021-06-12T09:00:00+02:00
- 2021-06-12T13:00:00+02:00
- Ekainaren 12an, Merkatu Txikia ospatuko da Beheko Plazan. Herriko kalitatezko produktuak erosi ahal izango dira, zuzenean ekoizleen eskutik.
- Merkatu txikia
- Noiz 2021/06/12 09:00 - 13:00"
- Non Beheko plaza
![](https://www.mutriku.eus/eu/agenda/merkatu-txikia-21/@@images/b8a81abf-e0f2-438c-9839-3a59fe1a1aea.jpeg)
Mutrikun, 2021eko ekainaren 9a
Udaberrian bete betean sarturik eta uda giroa hurbiltzen ari dela, larunbat honetan kalitatezko herriko produktuak erosteko aukera izango dugu Merkatu Txikian.
AZOKAREN DATUAK
Eguna: ekainaren 12, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
Lekua: Beheko plaza
Bertaratuko diren ekoizleak ondorengoak izango dira: Ibiri, eta Ekoalboraz baserrietatik baratzako produktuak ekarriko dituzte. Iratxe loradendako landareak izango ditugu udaberriko balkoiak apaintzeko, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta eta Amaia Aberasturen artisautza etxea apaintzeko.
SEGURTASUN NEURRIAK:
Guztion segurtasuna bermatuta izango da merkatu txikian. Horretarako, Udalak zein ekoizle eta artisauek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko:
- Erabiliko diren mahai guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.
- Karpak errebisatu eta desinfektatuko dira.
- Gel hidroalkoholikoak eta maskarilak erabiliko dituzte ekoizleek
- Bezeroentzat ere gel hidroalkoholikoa eskura izango da.
- Mahaien artean, zein erosleen artean 1.5m-ko tartea utziko da.
- Produktu freskoa duten ekoizleek bi mahai izango ditu: Atzeko mahian produktua jartzeko eta aurreko mahaian zerbitzatzeko. Produktua ekoizleek bakarrik ukituko dute; Bezeroek ez.
- Ekoizleen postu bakoitzeko pertsona bakarra izango da.
- Ez da dastaketa ez eta zozketarik egingo.
Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik izan behar du, eta horretarako erosleei zentzuz jokatzea eskatzen die Udalak.