Merkatu txikia

  • Noiz 2018/07/28 09:00 - 14:00"
  • Non Beheko Plaza
Uztailaren 28an, larunbata, Merkatu Txikia izango da Mutrikuko Beheko Plazan.

Bihar, Uztailaren 28, larunbata, Merkatu Txikia izango da Mutrikuko Beheko Plazan. Oraingoan, berrikuntza bezala, azpimarratu nahi da, ekoizle berri batek hartuko duela parte, merkatu eder honi produktu berri bat gehituko diolarik: La Mutrikuarra arrain kontserbak.
Hona hemen azokaren inguruko datu gehiago.

Azokaren datuak:


Eguna: Uztailak 28, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Beheko Plazan

Ekoizleak:

Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta barazki kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek. Oraingo merkatuan, lehen aldiz, La Mutrikuarra arrain kontserbak erosteko aukera ere izango dugu.

Hurrengo merkatuak :


Uda sasoian bete betean sarturik, baratzako produktu bikaina erosteko aukera izango da. Gogoratu nahi dizuegu abuztuan zehar ere bi merkatu izango direla, abuztuak 11an eta 25ean.
Azokako Produktuen Zozketa:
Merkatu txiki guztietan, ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu lote bat jasotzeko zozketan parte har dezakezu. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.

Merkatu plazari bultzada:


Azken urte hauetan, Merkatu Plazari bultzada eman nahian, hainbat lan burutu dira, merkatuak bere itxura hobetu dezan, erosleentzat ere erakargarriagoa izan dadin bertan erosketak egitea.
Lan ildo honi jarraituz, azken interbentzioa aste honetan egin da. Kontutan izanik hirigune historikoan zeuden hainbat lokal hutsetan jarritako argazki zaharrekin eginiko ekimenak herritarren artean harrera ona izan zuela, Merkatu plazako sarrera gunea ere honelako argazki batekin atondu da.
Aste honetan bertan jarri dute panel berria, Merkatu Plazako sarreraren itsura aldatu eta emakumeen irudiari garrantzia emanaz. Guzti honekin, Mutrikuko Udalak, Lekuko Kontsumoa indartzea helburu du.