VII. ZIRIAKO ANDONEGI MIKROIPUIN LEHIAKETA

2024/02/22

Lehiaketa honetan parte hartzeko honako baldintzak bat beharko dira:

1. Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.

2. Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

3. Gaia librea izango da eta, gehienez, 100 hitz idatziko dira.

4. Hiru sari banatuko dira:

  • Lan onena, 18 urtetik gorakoentzat: 500€
  • Mutrikuarren arteko lan onena: 200€
  • Gazteen arteko lan onena, 18 urtetik beherakoentzat: 200€

5. Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

6. Lanak apirilaren 5erako aurkeztu beharko dira: Google forms bitartez. Inprimakia betetzerakoan egilearen datu guztiak bete beharko dira, nortasun agiria barne, eta baita goitizena ere. Horrez gain, bidalketan idazlanaren fitxategia atxikituko da, goitizenez sinatua.

8. Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke.

9. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du sarittako lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta beti ere.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.