14 URTE AZPIKO UMEAK ORDUBETEZ KALERA

2020/04/25
Apirilaren 26tik aurrera herriko 14 urte bitarteko umeak kalera irten ahal izango dira heldu batek lagunduta. 14 urtetik gorakoek ez dute baimenik izango paseatzeko.

Gehienez ere 3 ume irten ahal izango dira heldu bakoitzarekin, eta horiek osatzen duten taldea ezin izango da beste talde batzuekin elkartu. Bi metroko distantzia errespetatu beharko dute elkarren artean. Osasun agintariek babes-neurriak zaintzeko eskatzen dute.

Kalean egindako egonaldia gehienez ere ordubetekoa izango da, eta ezin izango da etxetik kilometro bat baino gehiago urrundu. Toki publiko guztietan ibili ahal izango da, baina ez da tokietan kontzentraziorik onartuko. Parkeetatik ibili ahal izango da, baina ezin izango da parkeko gailuetan jolastu.

Udalak gomendio hauek eman nahi ditu Mutrikuri dagokionez:

  • Umeen etxetik kilometro bat baino gehiago ez urrundu.
  • Parkeetatik ibili bai, baina parkeetako jostailuak ez erabili.
  • Hondartzara joanez gero, paseatzera joan, ez bertan gelditzera.
  • Ez erabili kostako bidea, segurtasun distantzia zaintzea zaila delako.
  • Jende-pilaketak sortzea ebitatu.
  • Umeek kalera ateratzen dituzten jostailurik ez partekatu.
  • Uneoro zentzuz jokatu.

 Baimen hau umeentzat da, ez helduentzat. Gogoratu dezagun helduek etxean egon behar dutela orain arte bezala, martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuan adierazi zenez.