183 triatleta elkartu dira Mutrikuko I. Triatloi Herrikoian

2013/09/24
Aurtengo Euskadiko denboraldia itxi du herriko probak; super sprint distantziakoa izan zen.

Gizonezkoetan, Asier Astigarraga Olaizolak irabazi zuen triatloia, 0:36:11ko denborarekin; emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Larrañaga Jaiok irabazi zuen, 0:41:24ko denborarekin.

Zapatuan egin zen Mutrikuko I. Herri Triatloia eta 2013ko Euskadiko denboraldiko azkenengoa. Giroa lagun, 183 parte hartzaile batu ziren herrian zehar egin zen triatloian. Super sprint distantziakoa izan zen: 370 metro egin zituzten igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro saltaka.

Lehenengo mutrikuarra Joan Busque Calsina izan zen.

Mutriku Triatloi taldeko antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dituzte: “Probako protagonistei, parte hartzaileei, lagundu duten erakunde guztiei, babesleei, eta proba aurrera eramateko ezinbesteko lana egin duten boluntario guztiei”, esan dute. “Datorren urterai begira animoz ornitu dute taldea”, gaineratu dute.

Sailkapen orokorra:

Emakumezkoak:
1. Ainhoa Larrañaga Jaio (0:41:24)
2. Usoa Ostolaza Zabala (0:42:13)
3. Itsaso Leunda Goñi (0:46:49)
4. Gemma Hernandez Andoain (0:46:50)
5. Naiara Perez Castaño (0:48:59)
6. Gema Oreja Sanz (0:50:15)
7. Roslyn Orr (0:50:23)
8. Jone Garate Soraluze (0:50:41)
9. Laura Zabalza Mendoza (0:50:48)
10. Leyre Margallo Itza (0:52:09)

Gizonezkoak:
1. Asier Astigarraga Olaizola (0:36:11)
2. Ibai Alba Vilchez (0:37:22)
3. Iker Lasuen Olabe (0:37:53)
4. Igor Lazkanotegi Elizegi (0:38:09)
5. Jagoba Egaña Larrañaga (0:38:18)
6. Raul Gomez del Rio (0:38:29)
7. Roberto Tesouro Ramos (0:39:27)
8. Pedro Ayestaran Basterretxea (0:39:54)
9. Unai Olabarrieta Pascual (0:40:41)
10. Unai Huizi Oroz (0:40:55)

ITURRIA: HITZA

 

ARGAZKI BILDUMAK hemen aurki ditzakezue:

Inhar Mutiozabal Mutrikun kokatutako argazkilari profesionalaren bilduma ikus dezakezue bere facebook orrialdean

Mutriku Foto Bideo deitutako herritar baten facebook orrialdean.