2015ean ere Herribusa egongo da
Herribusak martxan jarraituko du 2015ean ere. "2014an 5.000 bidaiatik gora egin dituzte herritarrek bertan; beraz, argi daukagu zerbitzua eskaintzen duela, eta gure bezalako herri baten beharrezkotzat jotzen dugu, gainera", azaldu du Joxan Agirregomezkorta gobernazioburuak.
Aurtengo zerbitzuak, baina, aldaketa bat edukiko du: uztailean eta abuztuan asteburuan ere egongo da Herribusa. "Gidariek esandakoei kasu eginda eta enpresaren gomendioak jarraituta, egin dugu aldaketa", argitu du Agirregomezkortak. "Dirudienez, uztailean eta abuztuan arratsaldez apenas erabiltzen zen zerbitzua". Horren aurrean, arratsaldeko ordu horiek kendu eta asteburuan zerbitzua eskaintzea da hartu duten erabakia. "Zerbitzua herritarren beharretara egokitzea da lortu nahi duguna, eta aldaketak egingo ditugu hori horrela dela ziurtatzeko", gaineratu du.
Gauzak horrela, Herribusaren ordutegia 2015ean honakoa izango da:
- URTE OSOAN: Astelehenetik barikura, 08:00-11:00
- EKAINA ETA IRAILA: Astelehenetik barikura, 08:00-11:00 eta 12:30-14:30. Bi hilabete horietan Herribusa hondartzairaino jaitsiko da.
- UZTAILA ETA ABUZTUA: Astelehenetik barikura, 08:00-11:00 eta 12:30-14:30. Bi hilabete horietan Herribusa hondartzairaino jaitsiko da. Zapatu-domeketan ere zerbitzua egongo da.