2016 BIDEA MUTRIKUN Apirilaren 10ean

2016/04/06
2016 urtea, kultura mailan garrantzitsua da Donostia eta Gipuzkoarentzat, Donostia Europako Kultur Hiriburua baita. Mutrikuarrok ere, zer esanik badaukagu hainbat ekintzetan parte hartuko dugulako. Hain zuzen ere, Mutrikuko Udal Musika Eskolak eta Mutriku Udalak bi proiektuetan konpromisoa hartu baitute.

      

BIDEA 2016

 

            Euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute proiektu honetan. Martxoa eta urria bitartean, igandero eramango dute mendizaleek DSS2016EUren lekukoa Euskal Herri guztian zehar, ia 600 kilometro luzetan. Euskal Herria 32 etapatan zeharkatuko duen ibilbidea da 2016 bidea, eta etapa bakoitzak kultur ekimen desberdinekin lotura izango du (Antzertkia, Argazkilaritza, Marrazketa, …)

 

            Hirugarren etapak Mutrikuko mendiak zeharkatuko ditu, eta kultur ekimenek musikarekin lotura izango dute. Hori dela eta Mutrikuko Udala eta Mutrikuko Udal Musika Eskolarekin harremanetan jarri ziren antolatzaileek musika ekitaldiak antolatzeko.

 

            Etapa honetan, 3 ekitaldi egingo dira eta hain gurea den “Aitorren Hizkutz Zaharra” doinua izango da geldialdi guztiak lotuko dituen haria. Lehenengo etenaldian Kalbaixoko Ermitxan goizeko hamarretan izango da eta bertan Soka taldeak, Ganbara Musikak eta Folk taldeak parte hartuko dute

 

            Bigarrenean, ibilbide erdi aldean eguardiko hamabi t'erdietan, Kostolamendi inguruan izango da eta bertan Tritixa, Akordeoi, Euskal Musika eta Avanti taldeen bertsio desberdinak entzuteko aukera izango dugu.

 

            Bertan bazkaldu ondoren, Markinaruntz abituko dira mendizaleak eta egunari amaiera emateko, Mutrikuko Udal Musika Eskolako 120 ikasle inguru (Banda txiki, Trikitixa, Abesbatzak) eta Markinako Abesbatzak eta Musika Eskolako hainbat musikarik, kontzertu erraldoi bat eskeiniko dute. Egitarua honakoa izango da: Begiak barrez barrez, Atxiketan potxiketan, Iluntzean, Arratsalde honetan, Musikatu bizitza eta bukatzeko Aitorren Hizkuntz Zaharra.

 

AUTOBUSAK

 

Izena emateko bi aukera daude:

 

Donostia 2016ko lotura honetan: 2016bidea.dss2016.eu ( 7 €ko kostua du, autobusa eta asegurua barne)

 

Edo Burumendi Mendi Taldeak antolatu duen autobusean:

 

Mutriku – Deba: 8:25etan Goiko Paradan

Markina - Mutriku 17:45etan

Kostua: 4 euro ( asegurua ez dago sartuta). Izen ematea: Aparra erropa dendan