2017ko Berdel Eguneko Laguntzaileentzat bazkaria
Argazkian ikus daitekeen bezala, ia 50 lagun elkartu ziren San Juan jatetxean egin zen bazkari ederrean.
Mutrikuren izenari ezinbestean lotua dagoen Berdel Egunaren zutabe garrantzitsuena laguntzaileek osatzen dute eta euren lan gogorra eta dedikazioa eskertzeko modua izan da aspalditik urtero egiten den ekimen hau.
Bazkari hau urtero Udalak eskaini izan du, baina aurten, boluntarioen lana eskertu eta Berdel Egunaren antolaketan kolaboratzeko, herriko hainbat tabernek ere diruz laguntzea erabaki dute, denen artean kostuaren erdia ordaindu dutelarik.
Berdel Eguneko boluntarioen bazkariaren ordainketan parte hartu duten tabernak ondorengoak izan dira: Ametza, Aranzubi, Batzokia, Bar Puerto, Bare-Bare, Goiti Behera , Tira Bira, Txalaparta eta Zubixa.
Mutrikuko Udalaren aldetik, errekonozimendua eta eskertza eman nahi zaie borondatez herriarengatik hainbeste lan egiten duten herritar guztiei eta eskerrik beroenak ekimen hau gauzatzeko eta gure Berdel Eguna bultzatzeko diruz lagundu duten taberna guztiei.