Merkataritzako marketing kanpainaren bigarren partea hasiko da

2018/10/08
Mutrikuko Udalak , BERTANen laguntzarekin antolatuta, “Nik Mutrikun Bai, Bertan Erosi eta Denok Irabazi” kanpaina jarriko du martxan urriaren 15etik 31 bitartean

Mutrikun, 2018ko urriaren 05a

Mutrikuko Udalak, Bertan Merkataritza Elkartearekin batera, “Nik Mutrikun Bai, Bertan Erosi eta Denok Irabazi” marketin kanpaina jarri zuen  martxan ekaineko bigarren hamabostaldian. Orain kanpainaren bigarren zatia jarriko da martxan, urriaren 15etik 31 bitartean.  Guztira 28 merkatarik parte hartuko dute kanpainak.  

Kanpainaren helburua

Marketing kanpaina hau “harraskatu eta irabazi” modeloan oinarrituko da eta “Nik Mutrikun BAI” lelopean, hainbat sari jasotzeko aukera izango dute kontsumitzaileek. Kanpaina ekainean hasi zen eta orain urriko bigarren hamabostaldian emango zaio amaiera.

“Harraskatu eta irabazi” txartelak 5€ko gastu minimoa egiten dutenei emango zaizkie eta, beste opari batzuez gain , ekaineko kanpainan, 2.450€ banatu ziren bonoetan eta orain, urrian izango den kanpainan, 3.000€ banatuko dira erosketa bonoetan.

Kanpaina honen helburua, herritarrei, herrian erosteko kontzientzia handiagotzea da, Mutrikun erosteak duen garrantzia azalduta. Aldi berean, herriko merkataritzak bizi duen egoera hobetzeko asmoarekin, kanpainak, bonoetako gastua herriko establezimenduetan egitea bultzatuko du, bertako ekonomia indartuaz. Era horretara, denok irabaziko dugu!

Kanpainaren inguruko informazio gehiago

  1. Kanpainaren epea urriak 15etaik 31era izango da.
  2. Bonoak gastatzeko hilabeteko epea izango dute kontsumitzaileek kanpaina bakoitza amaitu ondoren, hau da, 2018ko azaroak 31rarte.
  3. “Harraskatu eta irabazi” txartelak 5€ko gastu minimoa egiten dutenen artean banatuko dira.
  4. “Harraskatu eta irabazi” txarteletan tokatzen diren poltsak eta boligrafoak, Turismo Bulegoan jasoko dira, txartel sarituaren truke.
  5. “Harraskatu eta irabazi” txartelean tokatzen diren erosketa bonoak, marketin kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako batean gastatu beharko dira eta bonuaren zenbatekoa osorik agortu behar da erosketa bakoitzean.

Urriko azken hamabostaldi

Urriak 15etik urriak 31ra luzatuko da Marketing kanpainaren bigarren partea eta honekin, 2018ko kanpainari amaiera emango zaio.

Parte hartuko duten denda bakoitzak ehunka txartel izango dituzte beraien bezeroen artean banatzeko. Tokatuko diren sarien artean, 1.300 erosketa poltsa izango dira, 500 boligrafo, 50€ko 50 bono eta 100€ko 5 bono.

Parte hartzen duten  dendak:  

  • Abel Harategia
  • Adats ileapaindegia
  • Alazne Optika
  • Albaro Denda
  • Alboka okindegia
  • Alkolea ardotegia
  • Ansorregi oinetakoak
  • Apain Estetika eta Fisioterapia
  • Aparra arropa denda
  • Astigarraga Anaiak
  • Bigara frutategia
  • Buceo Euskadi, S.L.
  • Ekoamalur
  • Erdiko Mertzeria
  • Gotzon arrandegia
  • Goxart gozotegia
  • Iparragirre Altzariak
  • Iripe etxetresna elektrikoak
  • Islada Fisioterapia
  • Lon Apraiz Maturana
  • Madariaga paper denda
  • Maneiro Lentzeria
  • MGS aseguruak
  • Mila frutategia
  • Pinpirin estetika
  • Potero denda
  • Sabina elikagaiak
  • Soul arropa denda