‘200 Baietz!’ erronkarekin Goiko plaza herriko koadrilekin bete nahi dute
Koadrilen arteko harremana sustatu, Koadrila Egunean koadrilak protagonista izatea bultzatu eta herri giroa sortu. Horiek dira herriko zenbait koadrilek, Udalaren laguntzarekin, lortu nahi dituzten helburuak 200Baietz! erronkarekin.
Erronkaren izenak dioen bezala 200 lagun, gutxienez, bildu nahi dituzte bazkaritarako Koadrilen Egunean (uztailak 24). Bazkaritarako jarritako menua honako hau da: entsalada, marmitakoa, postrea eta edariak. Guztia, 11 euroren truke.
Bazkaritarako txartelak salgai daude Turismo Bulegoan, Bare-Baren, Loretxun, Sabinanean eta Birjinitanean. Bazkaria 15:00etan, Goiko plazan izango da. "Orain dela ez urte asko frontoia betetzen zen Koadrilen Eguneko bazkariarekin. Koadrila asko bertaratzen ziren eta sekulako giroa egoten zen. Orduko giro hura berreskuratzea da lortu nahi duguna", adierazi dute deialdian parte hartu dute koadriletako kideek.
- Noiz: Uztailak 24, (15:00)
- Non: Goiko plazan
- Menua: Entsalada+marmitako+postrea (Ogia, ura, freskagarriak eta sagardoa barne)
- Txartelak: 11 €
- Txartelak erosteko epea: uztailak 20
OHARRA: 16urtetik gorakoentzat. Gazteagoak heldu/arduradun batekin etorri behar dira.