‘Eusko irudiak’ ikuskizunak Mutrikuko kiroldegia txiki laga du

2014/07/09

Zapatu gauean Mutrikuko Kiroldegia txiki geratu zen. Eusko irudiak emanaldiak kiroldegiko harmailak herritarrez bete-bete egin zuen. Emanaldia bandak, dantza taldeak, akordeoi eta txistu taldeek, herriko bost abesbatzek, eta alboka joleek eskain zuten. Herriko bertsolariak (Xabi Astigarraga, Iñigo Arrizabalaga eta Aitziber Azkue) aurkezle paperean sartuta, emanaldia txalo zaparradarekin amaitu zen.

Bandako kideak hasi ziren emanaldiarekin. Eta atzetik gainerako taldeak agertokira igo ziren. Oro har, emanaldia ikusgarria izan zela esan zuten herritarrek. Ikuskizunarekin amaitzeko, talde gehienek Eusko irudiak abestian parte hartu zuten. Azken abesti hori amaitzean, txalo zaparradak minutuak iraun zituen. Eta ostean, bandak, ohiturei jarraituz, beste abesti bat eskaini zuen.

Ikuskizuna bideoan grabatu zuten eta udazkenean DVDa aterako dute, «ikusi ezin izan zutenek erosi ahal izateko», azaldu dute partaideek.

Argazki gehiago: Udaletxeko facebook-ean (Argazkilaria: Josu Arriaga)

Testua: Mutrikuko Hitza