2019ko Berdel Eguneko Laguntzaileentzat bazkaria

2019/05/07
Pasa de larunbatean, Maiatzak 4, XXIV. Berdel Egunean boluntario lanean aritutako laguntzaileei euren lana eskertzeko eskaintzen den bazkaria ospatu da.

Argazkian ikus daitekeen bezala, jende ugari bildu ginen bazkarirako. Bazkaria Azkenetxe jatetxean izan zen eta guztira 55 lagun elkartu ginen. 

Mutrikuren izenari ezinbestean lotua dagoen Berdel Egunaren zutabe garrantzitsuena laguntzaileek osatzen dute eta euren lan gogorra eta dedikazioa eskertzeko modua izan da aspalditik urtero egiten den ekimen hau.


Aipagarria guztien artean izandako giro ona. Generazio ezberdinetako jendea batu zen mahai inguruan, gehienak mutrikuarrak, baina baita beste herrietatik Berdel Egunean laguntzera etorritako batzuk ere. Bazkarian nabarmen geratu zen guztien arteko erlazio ona eta giro bikaina.


Bazkari hau antolaketatik urtero ospatu izan da, eta azken urteetan herriko hainbat tabernek ere diruz laguntzea erabaki dute, bazkariaren kostuaren zati bat finantzatzen dutelarik.


Berdel Eguneko boluntarioen bazkariari ekarpen ekonomikoa egin dioten tabernak ondorengoak izan dira: Bar Puerto, Zubiaran, Ametza, Anaiarte, Batzokia, Bare-bare, Flixgain, Goiti Behera ,Txirlatxo, Loretxu, Kardala eta Zubixa. 


Mutrikuko Udalaren aldetik, errekonozimendua eta eskertza eman nahi zaie borondatez jai eder hau antolatzen hainbeste lan egiten duten herritar guztiei.

Eskerrik asko guztioi!!