2019ko MARKETIN KANPAINAko sari banaketa

2020/01/24
Urtarrilaren 10an jendaurrean egin zen bi bizikleten zozketan ateratako zenbakien saridunak azaldu dira eta Mutrikuko Udalak bizikletak banatu dizkie.

Mutrikuko Udaleko Ekonomia garapen sailaren lan ildoen barruan, herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko beharra ezarrita dago. Horregatik Udalak 2019ko marketin kanpaina bat antolatu zuen Mutrikun Erosi eta On Egin izenarekin.
Kanpainak bi hilabete iraun zuen, (azaroaren 9tik urtarrilaren 6ak arte) eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek txartel batzuk banatu zituzten bi bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko. Kanpainaren oinarri arautzaileak www.mutriku.eus web gunean ikusgai egon dira.
2020ko urtarrilaren 6an amaitu zen kanpaina eta 2020ko urtarrilaren 10an jendaurrean egin zen bi bizikleten zozketa. Horrez gain, Mutriku Turismoa facebook bidez zuzenean eman zen ekitaldia eta oraindik ere ikusi dezake nahi duenak.


ZENBAKI SARITUAK


Ateratako zenbakiak ondorengoak izan dira, bai saridunak, baita ordezkoak ere:
- Orbea Keram:
o Zenbaki sariduna: 42.063_ Lasuen Elezgarai botikan eman da.
o Ordezko zenbakia: 66.197_Apain estetika zentroan eman da.
- Orbea Katu:
o Zenbaki sariduna: 21.205_Soul arropa dendan eman da.
o Ordezko zenbakia: 52.576_Sabina elikagai dendan banatu da.
Saritutako txartelak Mutrikuko Turismo Bulegoan aurkeztu behar ziren 15 egun naturalen barruan. Bi bizikleten zenbaki saridunak epe horren barruan aurkeztu dira eta Mutrikuko Udalak, ekarritako boletoak egokiak direla egiaztatu du eta akta batetan jaso du.


SARIDUNAK


Saridunak ondorengoak izan dira:
- Orbea Keram: Francisco Javier Zafra Carrión-ek irabazi du bizikleta hau, abenduak 14ean Lasuen Elezgarai Botikan egindako erosketa batean jasotako txarteltxo baten truke.

- Orbea Katu: Rita Mancisidor Galdos andreak irabazi du bizikleta hau, azaroak 28an Soul arropa dendan eginiko erosketa batetan jasotako txartelari esker.


MUTRIKUN EROSI ETA ON EGIN


Mutrikuko Udalak argi du honelako ekimenek, herriko merkataritza indartzen eta eusten laguntzen dutela. Beharrezkoa ikusten da herriko merkataritzari laguntzen jarraitzea, Mutriku herri bizia delako eta gerora ere honela izatea nahi dugulako.
Bestalde, Mutrikuko errepide berria ia amaitzear dagoen honetan, udalak mugikortasun iraunkorrago baten beharra ere aldarrikatu nahi du. Hortik bizikleta elektrikoa aukeratu izana sari bezala.


Guztia kontutan izanik, MUTRIKUN EROSI ETA ON EGIN! leloa aukeratu zen kanpainarako: On egin Mutrikuri, etorkizunari, lanpostuak sortzeari, ingurugiroari eta nork bere buruari. Izan ere, herrian erostearekin, guztiok irabazten dugu; eta gaurkoan irabazi dutenak bereziki Rita Mancisidor eta Francisco Javier Zafrak izan dira. ZORIONAK BIEI!!!