“II. Loratu Mutriku Bonu Kanpaina” hasiko da maiatzak 17an.

2021/05/14
Mutrikuko Udalak herriko aktibitate komertziala suspertu eta herriko familien ekonomian laguntzeko bono kanpaina martxan jarriko du.

Maiatzaren 17tik aurrera, “II. Loratu Mutriku” erosketa bonuen kanpaina jarriko da martxan Mutrikun. COVID-19aren alarma-egoerak eragindako krisia dela-eta, Mutrikuko merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuetako aktibitatea indartzea eta herriko familien ekonomia laguntzea izango du helburu kanpaina honek.


Mutrikuko Udalak 2020eko udazkenean antolatu zuen lehen bono kanpaina eta herriko hainbat sektoreen aktibitatean inpaktu baikorra izan zuen. Herritarrengan ere, oihartzun zabala izan zuen eta askok eskertu zuten ekimena aurrera eraman izana.


Hori kontutan izanik, 2021ean ere ekimen hau aurrera eramango du, bi garai ezberdinetan, bata udaberrian eta bestea udazkenean.
Udaberriko kanpaina honekin udalak Herriko merkatari eta ostalari artean 120.000 € mugitzea lortu nahi du eta udalerriko familien erosteko ahalmena diruz laguntzea, 36.000 eurorekin.


Bono kanpainaren ezaugarriak


Udalak 40.000 € -rekin 2.400 bono finantzatuko ditu. Bono sorta bakoitza 50€-koa izango da eta frakzionatuta egongo da: 10 €ko 3 frakzio eta 5€ko 4 frakzio.


Bonoak erosi ahal izateko nahitaezkoa izango da Mutrikun erroldatuta egotea eta herritar bakoitzak gehienez 2 bono xorta erosi ahal izango ditu.
Bonoa erosterakoan, kostuaren %30a (15 €) udalak finantzatuko du eta %70a (35€) herritarrek.
Bonoak kanpainara atxikitutako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira eta behin bonoak erosi ondoren, ezingo dira itzuli ez eta dirutan trukatu ere.


Erosketa-tiketaren zenbatekoa bonuaren frakzioaren kopuru bera edota handiagoa izan beharko du.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri maiatzaren 17tik aurrera astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara. Erosteko nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros ditzake bere nortasun agiriaren kopia batekin. Erosketa bakoitzean gehienez ere 4 bonu erosi ahal izango dira batera. Bonuak ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku-dirua.


Bonu guztiak aldi berean erabili ahalko dira edo banaka. Hori bai, erosketaren balioa bonuaren berdina edo gehiago izan beharko du beti, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.

Informazio gehiago kanpainaren oinarri arautzaieleetan auki daiteke. 

Kanpainaren iraupena


Maiatzak 17tik ekainaren 26ra luzatuko da kanpaina. Epe horretatik aurrera, ezingo dira gastatu erositako bonoak.

 

Parte hartzen duten establezimenduak:

Bonuak 59 establezimendu hauetan erabili ahalko dira:


Adats Ileapaindegia, Alazne Optika, Albaro denda, Alboka okindegi eta kafetegia, Aldana Burdindegia, Alday Klinika, Alkolea edaritegia, Ametza Taberna, Ansorregi Oinetakoak, Apain Estetika Zentroa, Aparra arropa denda, Apartak ileapaindegia, Arrizabalaga harategia, Azkenetxe Ristorante, Bar Txoko, Bare Bare Taberna, Beristain drogeria, Beristain Estankoa, Beristain liburudenda, Bigara fruta denda, Buceo Euskadi, Dilaitz barne diseinua, Dotore ileapaindegia, Ekoamalur ekodenda, Garaia arropa denda, Gotzon arrandegia, Gotzone Ileak ileapaindegia, Goxart obradorea, Iparragirre altzariak, Iratxe lorak, Iratxe masajeak, Iripe etxetresnak, Islada fisioterapia, Itxasne Frutategia, Joseba Elezgarai masaje eta osteopatía, Josune Ileapaindegia, Kalbaixo Jatetxea, Lasuen Elezgarai botika, Lekube burdindegia, Lon Apraiz botika, Loretxu taberna, Madariaga paperdenda, Maider Pinto estetika, Maneiro Lentzeria, Mila frutategia, Olaizola arropa denda, Ostadar fruta denda, Panadei berri, Perras Arrandegia, Pikua jatetxea, Piper-en Txokoa taberna, Potero denda, Sabina denda, Soul arropa denda, Txalaparta okindegi eta taberna, Txikixak arropa denda, Tximak ileapaindegia, Zelaieta jatetxea, Zuriñe estetika