“U.E.C.2 Arrasate” eremuko Xehetasun Azterketaren aldaketa puntualaren hasierako onespena.
Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi
2023ko urriaren 19an, 131/2023 zenbakiko Alkate Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
BAT: Hasierako onespena ematea “U.E.C.2 Arrasate” eremuko Xehetasun Azterketaren aldaketa puntualari, kontuan hartuz 2023ko urriaren 16an Udaleko Arkitekto Aholkulariak egindako txostenean (A-23 MU046) jasotakoa.
BI: Hasierako onespen erabaki hau interesdunei jakinaraztea, 20 eguneko informazio publikoko aldia zabaltzea eta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki taulan eta lurraldean hedadura handiena duen egunkarietako batean argitaratzea.
HIRU: Udalbatzari ebazpen honen berri ematea burutuko den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Mutrikun, 2023ko urriaren 19an.
Alkatea. Joseba Palenzuela Arrieta