“VIII. Loratu Mutriku bonu kanpaina” aurkeztu du Mutrikuko Udalak herriko aktibitate komertziala suspertu eta herriko familien ekonomian laguntzeko
2020eko udazkenean antolatu zuen lehen bono kanpaina Udalak eta herriko hainbat sektoreen aktibitatean inpaktu baikorra izan zuen. Herritarrengan ere, oihartzun zabala izan zuen eta askok eskertu zuten ekimena aurrera eraman izana. Hori dela eta, 2021, 2022 eta 2023an ere errepikatu zen ekimena.
Aurreko urteetako kanpainek izan duten arrakasta ikusirik, 2024an ekimen hau errepikatzea erabaki da bi garai ezberdinetan banatuta: Kanpaina bat udaberrian egin genuen, eta, orain, urteko bigarrena egingo da; udazkeneko bono kanpaina.
Udazkeneko kanpaina honekin, udalak, epealdi labur batean herriko merkatari eta ostalarien artean 60.000€ mugitzea eta udalerriko familien erosteko ahalmena 18.000€- rekin diruz laguntzea lortu nahi du. Herriko merkataritza txikiarentzako oso dinamizatzailea izango da ekimena.
Bono kanpainaren ezaugarriak
Udalak, 20.000 € -rekin, 1.200 bono finantzatuko ditu. Bono sorta bakoitza 50€-koa izango da eta frakzionatuta egongo da: 10 €-ko 3 frakzio eta 5€ko 4 frakzio. Bono hori herritarrek 35€tan erosi ahal izango dute.
Bonoak erosi ahal izateko nahitaezkoa izango da Mutrikun erroldatuta egotea. 6 urtetik gorako herritar bakoitzak, gehienez, bono xorta bat erosi ahal izango du.
Bonoa erosterakoan, kostuaren %30a (15 €) udalak finantzatuko du eta %70a (35€) herritarrek.
Bonoak kanpainara atxikitutako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira eta behin bonoak erosi ondoren, ezingo dira itzuli, ez eta dirutan trukatu ere.
Erosketa-tiketaren zenbatekoak bonuaren frakzioaren kopuru bera, edota, handiagoa izan beharko du.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri azaroaren 8tik aurrera. Turismo bulegoa ondorengo ordutegian egongo da irekita: asteartetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara ; Ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00tik 18:00tara. Igande eta astelehenetan itxita.
Erosteko nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros dezake bere bonoa nortasun agiriaren kopia bat erakutsita. Erosketa bakoitzean, gehienez ere 2 bonu erosi ahal izango dira batera. Bonuak ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku-dirua.
Bonu xorta guztia aldi berean erabili ahalko da edo frakzioak erabilita ordaindu ahal izango da. Hori bai, erosketaren balioa bonuaren berdina edo gehiago izan beharko du beti, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.
Kanpainaren iraupena
Kanpaina honek bi asteko iraupena izango du, azaroaren 8tik 24ra. Epe horretatik aurrera, ezingo dira gastatu erositako banoak.
Parte hartzen duten establezimenduak:
Bonuak 40 establezimendu hauetan erabili ahalko dira. Mutrikuko Udalak nabarmendu eta eskertu nahi du, herriko establezimendu hauek egiten duten esfortzua kanpaina hau aurrera atera ahal izateko, izan ere, eurek ez dute etekin zuzenik ateratzen, baina bonotan jasotako diru kopuru guztia aurreratu egiten dute:
Alazne Optika, Albaro denda, Alboka okindegi eta kafetegia, Aldana Burdindegia, Alday Klinika, Ametza Taberna, Ansorregi Oinetakoak, Apain Estetika Zentroa, Aparra arropa denda, Apartak ileapaindegia, Arrizabalaga harategia, Bare Bare Taberna, Bigara fruta denda, Buceo Euskadi, Dilaitz barne diseinua, Dotore Orraztegia, Ekoamalur ekodenda, Garaia arropa denda, Gotzon arrandegia, Iparraguirre Altzariak, Iratxe lorak, Iratxe masajeak, Iripe elektradenda, Islada fisioterapia, Itxasne Frutategia, Joseba Elezgarai masaje eta osteopatia, Josune Ileapaindegia, kABe etxe(ra)ko jatekoa, Kalbaixo Jatetxea, Lasuen Elezgarai botika, Lekube burdindegia, Lon Apraiz botika, Madariaga paperdenda, Maider Pinto estetika , Maneiro Lentzeria, Olaizola arropa denda, Potero denda, Sabina denda, Tximak ileapaindegia eta Ziortza Ileapaindegia.