”ENTXUFATU HERRIKO KOMERTZIORA” GABONETAKO KANPAINA AURKEZTU DU MUTRIKUKO UDALAK
Mutrikuko Udalak herriko merkataritza txikia bultzatzeko 2 Orbea bizikleta elektriko zozketatuko ditu gabonetako “Entxufatu Herriko Komertziora” kanpainan. Kanpaina abenduaren 5ean, astelehenean, hasiko da eta 2023ko urtarrilaren 6an amaitu. Kanpainan atxikitu diren 52 komertzioetan egindako erosketek 2 bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko aukera emango diete herritarrei. 10€- ko erosketa bakoitzagatik boleto zenbakitu bat jasoko du bezeroak. Zozketa urtarrilaren 17an egingo da Zabiel Kultur Etxeko Ganbaran, ekitaldi publiko batean, eta Mutrikuko Udala Youtube kanalean jarraitu ahal izango da zuzenea.
Mutrikuko Udalak ENTXUFATU HERRIKO KOMERTZIORA kanpaina aurkeztu zuen ostiralean zenbait merkatarirekin batera Udaletxeko Pleno aretoan. Mutrikuko Udalaren garapen sailaren lan ildo estrategikoa da herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzea. Helburu horrekin urtero txikizkako merkataritza bultzatzeko kanpaina berezia antolatzen du gabonetan. Kanpaina honekin, Mutrikuko biztanleek herrian dagoen merkataritza-eskaintza erabiltzea nahi da, komertzio ezberdinen inguruko ezagutza sustatuz eta tokiko ekonomia bultzatuz, mugikortasun iraunkorreko eredu batekin batera.
Aurten, 2019an egin moduan, 2 bizikleta elektriko zozketatuko ditu Mutrikuko Udalak kanpainara atxikitu diren dendetan euren erosketak egin dituzten bezeroen artean. Modu honetan herriko komertzioari data garrantzitsu hauetan laguntzeaz gain, erosketak herrian egiten dituztenak ere saritu nahi dira. Kanpainak 5 aste iraungo ditu, eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek boleto bat banatuko dute bi bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko. Era honen Gabonetako kanpaina indartuko nahi du Mutrikuko Udalak, jendeak eguneroko erosketez gain, bere opariak ere herrian eros ditzan.
Kanpainaren hasiera, abenduaren 5an izango da eta 2023ko urtarrilaren 6ra arte luzatuko da. Zozketa aldiz, urtarrilaren 13an izango da Zabiel kultur etxeko ganbaran egingo den ekitaldi publikoan. Gainera, Mutrikuko Udalaren Youtube Kanalean ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.
Kanpainara atxikitu diren establezimenduak honako hauek dira:
Adats Ileapaindegia, Alazne Optika Audiologia, Albaro Denda, Alboka Okindegia, Alday Klinika, Ametza Taberna, Ansorregi Oinetakoak, Apain EsteDka, Aparra Arropa Denda, Apartak Ileapaindegia, Arrieta Autozerbitzua, AsDgarraga Anaiak, Beristain Estankoa, Beristain Liburudenda, Bigara Frutategia, Buceo Euskadi, Dendaberri Autozerbitzua, Dilaitz Barne Diseinua, Ekoamalur Belardenda, Garaia Arropa Denda, Gotzon Arraindegia, Gotzone Ileapaindegia, Goxart Gozotegia, Iparragirre Altzariak, Iratxe Lorak, Iratxe Masajeak, Iripe ElektrodomesDkoak, Islada Fisioterapia, Itxasne Frutategia, Joseba I. Elezgarai Masajeak, Josune Ileapaindegia, Kalbaixo Jatetxea, Lasuen- Elezgarai Farmazia, Lekube Burdindegia, Lon Apraiz Farmazia, Loretxu Taberna, Madariaga Paperdenda, Maider Pinto EsteDka eta Terapia Naturalak, Maitenea Frutadenda, Maneiro Lentzeria, MGS Aseguruak, Olaizola Arropak, Ostadar Frutategia, Perras Arrandegia, Potero Elikagaiak, Sabina, Tamayo Taberna, Txalaparta Okindegia eta Kafetegia, Tximak Ileapaindegia, Txoko Taberna, Zelaieta Jatetxea, Zuriñe Estetika