2024 UDAKO KANPAINAN FOODTRUCK EDO GASTROFURGOAK MUTRIKUKO SATURRARAN HONDARTZAN POSTUAK ESLEITZEKO OINARRIAK.
1. IZAERA
Oinarri hauen xedea, 2024. urteko udako kanpainan Saturrarango hondartzan foodtruck edo janari-furgoneten bidez salmenta ibiltariko baimenak esleitzeko deialdia kudeatzea izango da, udal mugartean salmenta ibiltaria arautzeko ordenantzaren 28. artikuluan xedatutakoa aintzat hartzen delarik.
Food Truck edo gastrofurgo bidezko salmenta izango da, aurretiaz baimendutako produktuen salmenta horretarako egokitutako ibilgailu baten bidez burutzen denean.
2. KUDEATZEKO MODUA
Mutrikuko Udaleko Idazkaritza eta Hirigintza Zerbitzuak zuzenean kudeatuko du Food Truck edo gastrofurgo bidezko salmenta.
3. BAIMENAREN IRAUPENA
Baimenak, uztailaren 1etik 2024ko irailaren 15era arte iraungo du.
Gainera, Bigarren tipologiako gastrofurgo gisa zehaztutako ibilgailuak, hain zuzen ere, hanburgesak, ogitartekoak eta antzeko produktuak eskaintzen dituena, Barrenkale izeneko kalera mugitu beharko da lekuko jaiak ospatzen diren zenbait egunetan.
Ematen diren baimen guztiak pertsonalak eta besterenezinak izango dira. Justifikatutako arrazoiak direla-eta, edo, hala gomendatzen duten interes orokorreko arrazoiak daudenean, Mutrikuko Udalak baimena ezeztatzeko aukera izango du. Horrenbestez, beretzat gordetzen du Udalak baimena beste kokaleku batera lekualdatzeko edo hura baliogabetzeko eskubidea.
4. SALGAI DAUDEN PRODUKTUAK
Janari prestatuak eta edariak saldu ahalko dira.
Herriz herriko salmentarako udal baimenean edo lizentzian adierazitako produktuak bakarrik merkaturatu ahal izango dira, eta baimendutakoez bestelako produktuak saltzeko baimena lortu beharko da emakidaren aldian.
Elikagai-produktu guztien salmenta, ontziratzea eta gainontzeko ezaugarriak Araudi Tekniko-Sanitarioen mende egongo dira.
5. LANPOSTUEN EZAUGARRIAK ETA BALDINTZAK:
- Ibilgailuetatik egingo da salmenta, betiere Udalaren aurretiazko baimena beharko
- Mutrikuko Udaleko Hirigintza Zerbitzuak adierazitako lekuetan ipiniko dira
- Salgai jarritako produktuei aplikatu beharreko higiene eta osasun araudietan finkatutako baldintzak bete beharko dituzte ibilgailuek.
- Ibilgailuaren ezaugarriak ingurura egokitu beharko dira, estetikari eta funtzionaltasunari dagokienez; gainera, indarrean dauden araua bete beharko dituzte, higienearen eta instalazio elektrikoen alorretan: makineria, instalazio elektrikoa, etab.
- Mutrikuko Udalak ez du instalaziorik onartuko esleipenaren unean adierazitako neurriak zehatzak ez badira.
- Ezin izango da eskatutakoaz beste ibilgailurik instalatu, ez eta adierazitako jardueraz besterik burutu. Debekatuta dago aurretiaz baimendu gabeko ezein elementu
- Ezingo da deus zoruari lotuta atxiki, eta behar bezala babestu beharko da Beraz, zoladuraren gainean ez da inolako ainguraketarik erabiliko.
- Ageriko lekuan jarri beharko dira udal baimena eta prezioen zerrendak, galdetu beharrik gabe irakurtzeko moduan. Halaber, eta betiere ageriko lekuan, adierazi beharko dute kontsumitzaileek erreklamazioak non aurkeztu ahal dituzten. Edonola ere, helbide hori fakturan edo ordainagirian adierazi beharko da.
- Megafonia, musika erreproduzitzeko soilik erabili ahal izango da, eta inola ere, ezin izango da erabili publizitate-helburuetarako. Hiru postuen artean kudeatu beharko dute megafonia-instalazioa. Megafonia ezin izango da erabili publizitate-helburuetarako.
- Mutrikuko Udalak 60 m2-ko zurezko plataforma bat jarriko du gastrofurgoek terraza gisa erabili dezaten. Guztira 12 mahai eta 48 aulki jarri ahal izango dira. Mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak, etab. gastrofurgoek eraman beharko dituzte. Gainera, erabilera komunitariokoa izango da.
- Gutxienengo zerbitzuak Mutrikuko Udalak jarriko ditu, besteak beste, argia eta ura. Hala ere, hondakin-urak husteko, furgoneta bakoitzak bere andela izan beharko du. Erabat debekatuta dago hondakin-urak, Saturrarango eremu osoan eta/edo Mijoa errekan isurtzea. Energia elektrikoa edo beste edozein motatakoa hornidura kableak babestuta egon beharko dira.
6. SALMENTA IBILTARIAREN BALDINTZAK
- Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren epigrafe egokietan alta emanda egotea eta horri dagozkion kopuruak ordainduta edukitzea.
- Gizarte Segurantzaren Erregimenean alta emanda egotea eta horri dagozkion kopuruak ordainduta edukitzea. Baldintza hau galdagarria izango da bereren kontu pertsonal langilearentzat. Langileen datuak berariaz adierazi beharko dira salmenta ibiltarirako lizentzia eskatzen denean. Nolanahi ere, ezingo dira bi titularkide baino gehiago izan lizentzia bakoitzeko, eta saltokiak esleitzeko eskatzen diren betebehar eta baldintzak oro bete beharko dituzte. 3.Udal-baimena edukitzea.
- Epeetan, ezartzen dituzten tasa edo kanonak ordaintzea.
- Hirugarren herrietako mailegatzaileek akreditatu behar izango dute bizileku-baimenak eta lana kontuetan indarreko legerian ezarritako beharrak betetzea.
- Mutrikuko Udalarekin inolako zorrik ez izatea. Ofizioz egiaztatuko du Mutrikuko Udalak hori horrela den, jasotako eskabideak baloratzerakoan. Baztertu egingo da baloratzeko unean eskakizun hori betetzen ez duen eskabide oro.
- Ekonomia jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua edukitzea eta ordaintuta egotea.
- Higiene eta osasun edo beste izaera bateko arautze espezifikoek ezarritako baldintzak betetzea. 9.Baldintza horiek betez gero ematen diren baimenak pertsonalak eta besterenezinak izango dira; debekatuta izango da, beraz, beste bati ematea.
- Lizentziak norberak eta ez bestek erabiltzeko izango dira, debekatua dago haiek eskualdatzea.
7. KOKAPENAK ETA EPEA
Kokalekua: aparkalekuko harrizko bankuen eta kantinako eraikin zaharraren artean.
Hirigintza zerbitzuak zehaztuko du furgoneta mota bakoitzaren egoera zehatza.
Epealdia: 2024/07/1etik 2024/09/15era (77 egun) izango da.
Zerbitzua gutxienez 60 egunetan eman beharko da.
Zerbitzua emateko gutxieneko ordutegia 11:00etatik 22:00etara izango da. Dena den, zerbitzua 10:00tatik 24:00 emateko aukera aurreikusten da.
Eguraldi txarra edo ezinbesteko beste arrazoiren bat gertatuz gero, irekitzeko gutxieneko ordutegia murrizteko aukera egongo da. Beti ere, ezinbestekoa izango da aurretiaz Mutrikuko Udalari jakinaraztea, honek dagokion baimena helarazi dezan.
Bigarren tipologiako gastrofurgoari dagokionez, hain zuzen ere, hanburgesak, ogitartekoak eta antzeko produktuak eskaintzen dituena, Barrenkale izeneko kalera mugitu beharko da herriko jaietan.
Jarduera hasi aurretik beharrezkoa izango da lizentzia eskuratzea.
Zerbitzua bermatzeko asmoz, gastrofurgoek adostasunez erabaki beharko dute bakoitzaren itxiera noiz emango den.
8. ESKABIDEA EGITEKO TOKIA, EPEA ETA PROZEDURA
Eskaerak 2024ko ekainaren 17tik 23ra bitartean aurkeztu beharko dira, bide hauetako bat baliatuz:
- Mutrikuko Udaleko bulegoetan, Txurruka plaza z/g, 20830, Mutriku.
- Mutrikuko Udalari zuzendutako agirien sarrera-erregistroaren https://www.mutriku.eus/es/ayuntamiento/tramites/registro-on-line
- Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera legez aurreikusitako gainerako moduetan.
Eskaera, Udaleko bulegoetara, posta ziurtatuaren bidez bidaltzen denean (Txurruka plaza z/g, 20830, Mutriku), eskatzaileak posta bulegoan zein egunetan bidali duen justifikatu beharko du, eta Mutrikuko Udalari jakinarazi beharko dio posta elektronikoz (idazkaritza2@mutriku.eus), eskera burututako egun berean, beti ere, eskaera aurkezteko azken eguna baino lehen izapidetu beharko da. Jakinarazpenak balioa izan dezan, jasota geratu beharko da mezua jaso dela, baita komunikazioaren data eta eduki osoa ere, eta era frogagarrian identifikatu beharko dira igorlea eta hartzailea. Bestela, baliteke eskabidea ezestea.
Lanpostu eskaera aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea ekarriko du.
Nahiz eta lizentziak indarrean egon, eskaera berriak onartu ahal izango dira, eta horiek itxaron-zerrenda batean sartuko dira. Kasu honetan, itxarote-zerrendako ordena eskaera udal erregistroan sartu den eguna/ordua/minutua jarraituz zehaztuko da.
9. AURKEZTUTAKO ESKAEREN BALORAZIOA
Balioespena egiteko, aurkeztutako eskabideak oinarrian adierazitako balioespen-irizpideen bidez alderatuko dira.
Helburuetako bat askotariko eskaintza gastronomikoa inklusiboa eskaintzea izango da, aintzat hartuko direlarik, hainbat dieta-murrizketa dituzten pertsonen elikadura-beharrak. Hori dela eta, hiru zerbitzu-mota eskaintzen dituzten furgonetetan sailkatuko dira eskariak:
Lehenengo tipologia.- Elikagai freskoak eta janari alternatiboa eskaintzen dituzten gastrofurgoak.
Bigarren tipologia.- Hanburgesak, ogitartekoak eta antzeko eskaintzak eskaintzen dituzten gastrofurgoak.
Hirugarren tipologia.- Gozoak, izozkiak eta edariak eskaintzen dituzten gastrofurgoak.
Kategoria bakoitza era independentean ebaluatu eta puntuatuko da. Berdinketa gertatuz gero, zozketa egingo da.
Epez kanpo aurkeztutako eskariak, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, itxaron zerrendaren amaiera pasatuko dira.
10. BALORAZIO-IRIZPIDEAK
- Irizpide objektiboak: gehienez ere 50 puntu
Prestatutako elikagai bereziak eta/edo kalitate berezikoak: gehienez ere 20 puntu |
|
A. Km “0” produktuak eta/edo tokiko hornitzaileen produktuak merkaturatzea |
2 puntu produktuko (gehienez) 10 pta. |
B. Kalitate-ziurtagiria duten elikagaien salmenta |
5 puntu |
C. Erabili eta botatzeko ontzi konpostagarriak izatea |
5 puntu |
|
|
||||||||||
|
|
||||||||||
|
|
- Balio-judizio baten araberako irizpideak: gehienez ere 10 puntu
Baldintza estetikoak: instalazioaren originaltasuna eta diseinua |
Gehienez 10 puntu |
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 60 puntu lortu ahal izango ditu.
11. NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA
- Janari-furgonetekin salmenta ibiltarian aritzeko eskabide orria, non Mutrikuko udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko udalaren ordenantzak salmentarako ezarritako eta deialdi honek xedatzen dituzten betebeharrak betetzen direla adierazten baitu.
- Pertsona fisikoen kasuan:
- Titularraren eta titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopiak, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatutako lan eta egoitza baimenen fotokopiak.
- Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
- Pertsona juridikoen kasuan,
- Eraketa eskrituraren fotokopia.
- Eskatzailearen ordezkatze-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren
.
- Osasun Baimena; halakorik ez izatera, janari-furgoneta homologatzen duen
- Zirkulazio-baimena eta IATaren kopia.
- Ibilgailuaren argazkiak.
- Memoria teknikoa, eskatzailearen izenean teknikari eskudunak egina eta izenpetua, non, gutxienez ere, informazio hau bildu beharko baita: jardueraren deskribapena eta argazkiak, muntaketako jarraibideak, mantenua, zaintza, ibilgailuaren neurriak (okupatutako azalera osoa, m2-tan), irisgarritasun-sistema...
12. ESKAERAK LEHENESTEKO DOKUMENTAZIOA
Ibilgailua hobetzea irisgarritasunaren arloan Ibilgailuaren hobekuntzak, irisgarritasun alorrean.
- Dagozkien kalitate-ziurtagiriak.
- "0 km" produktuen hornitzaileen agiriak.
- Tresna konpostagarrien hornitzaileen ziurtagiriak
- Jardueraren deskribapen-txostena, tartean ibilgailuaren baldintza estetikoei eta merkaturatuko diren produktuei buruzko informazio zehatza. Datuak falta badira edo argiak ez badira, 0 puntu lortu ahalko dirabalio-iritziaren mendeko irizpideetan.
- Titular eskatzaileak euskararen ezagutza duela egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial eguneratua. Ondorio horietarako, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatutako titulu eta ziurtagiri ofizialak bakarrik hartuko dira kontuan, 2010eko azaroaren 15eko EHAAn (219. zk.) argitaratutakoazaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan jasotakoaren arabera.
13. ESLEIPENDUNEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Esleipendunen zerrendak posta elektronikoz bidaliko dira 2024ko uztailaren 24tik aurrera.
Esleipenduna izanez gero, 2024ko uztailaren 24tik 26ra dokumentazioa aurkeztu beharko du MutrikukoUdalean.
- Titularraren argazki bat, nortasun agirikoaren tamainakoa.
- Tasa ordaindu izanaren frogagiria eta fidantza.
- Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren alta, edo Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren barruan dagokion epigrafean alta eta bajen egiaztagiria.
- Saltzaileek elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntza egiaztatzen duen
- Salmenta jardueraren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere, horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
Adjudikaziodun gertatu eta ezarritako epean dokumentazio guztia aurkezten ez duten pertsonen eskabidea ezetsitzat joko dira.
Baimenak 2024ko uztailaren 1etik aurrera jaso beharko dira Mutrikuko Udalean (08:30etik 14:00etara).
Titularrak edo titularkideak jaso beharko dituzte baimenak, nortasun agiria aurkeztuta – Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen lan eta egoitza baimenaren fotokopia–. Era berean, hirugarren bati ahalmena eman ahal izango zaio baimena jaso ahal izateko, idatziz baimentzen badu eta NANaren edo horren baliokidea (Europar Batasunaz kanpokoen kasuan) den fotokopia erakutsita.
14. TASAREN ORDAINKETA
Udal Ordenantza Fiskalean jaiegun gisa ezarritako tasa aplikatuko da:
4,73 € x gastrofurgo bakoitzak okupatutako azalera x 77 egun
Prezio publiko horiek Udal Ordenantza Fiskaletan eta gainerako araudi osagarrietan ezarritako arauen arabera likidatuko dira, eta Udalaren Zerga Bilketa Zerbitzuak kudeatuko ditu, dena den, ez dira itzuliko edozein arrazoi pertsonalengatik bertaratzen ez badira, ezta eguraldi txarragatik ere.
15. FIDANTZA
Baimena eskuratzen duten pertsonek 450 €-ko bermea jarri beharko dute, gerta daitekeen hainbat egoerari erantzuteko: bide publikoan kalterik egitea, garbitzeko betebeharra ez betetzea edo legez eska daitekeen beste edozein obligazio ez betetzea.
16. BAIMEN-LIZENTZIA
Esleipen bakoitzeko lizentzia bat eta bakarra emango da. Honako datuak jasoko dira baimenean: ibilgailuaren titularraren izen-abizenak eta argazkia, titularkideen (direla bazkide, direla soldatapeko) izen-abizenak eta argazkiak, saldu dezaketen lekuak, baimendutako produktuak eta esleipenaren indarraldia ere. Horrez gain, balizko erreklamazioak bideratzeko eskatzaileek eman duten helbidea ere gehitu ahal izango da.
17. ELIKAGAIEN SEGURTASUN ETA HIGIENE ETA KONTSUMO BALDINTZAK
- Ibilgailuek behar diren osasun baimenak izan beharko dituzte.
- Arduradunaren identifikazioa eta helbidea ikusgai egongo beharko dira.
- Ibilgailuek edukiera nahikoa izan beharko dute jarduera garatzeko. Elikagaiak manipulatu eta prestatzeko guneak jardueraren gainekotik behar bezala bereizita egon behar du.
- Biltegiratzeko gune, hozkailu, manipulatzeko gune, lanean aritzeko gune, eta abarren neurriak egin beharreko lan-zamaren araberakoak izango dira..
- Gutxienez honako hauez hornitua izan behar da janariak prestatzeko gunea:
- Esku-garbitokiak/harraskak, eskuak erabili gabe zabal daitezkeenak, edateko ur hotz eta beroaz, xaboi likidozko dosifikatzaile eta eskuzapiez hornituak.
- Lanerako (elikagaiak manipulatzeko) azalerak, erraz garbitu eta desinfektatzeko modukoak, zura berariaz baztertzen delarik.
- Hozkailuak, kanpotik irakur daitekeen termometrodunak, eta janari gordinak, prestatuak eta edariak berezita gordetzeko edukiera nahikoa dutenak.
- Janariak prestatzeko gunea eta ibilgailua gidatzekoa guztiz berezita egon behar
- Zoruak erraz garbitu eta desinfektatzeko moduko materialekin eginak izan behar dute
- Bezeroei emateko edalontzi, plater eta mahai-tresnak erabilera bakarrekoak izango dira. Ezin izango dira berazko ontzirik erabili salemntarako asmoarekin.
- Baldintza orokorrak
- Berariazko baldintzez gain, honako arau orokor hauek ere bete beharko dituzte:
- Elikagai guztiak enpresa baimendunetataik etorri beharko dira, eta behar bezala identifikatuta egion behar dute,jatorria egiaztatzen duten etiketa, faktura edo albaranen bitartez..
- Ibilgailuak estaliak izango dira, eguraldi txarretik babestuak, eta kaleko jendea elikagaiak biltegiratzeko eta manipulatzeko guneetara sartzea galarazteko sistemez hornituak. Ibilgailuak zikinkeria, kutsadura edo osasun gaiztasun eragileetatik urrun egon beharko dute.
- Ontziratu gabeko elikagaiak manipulatzen dituzten langileek elikagaien manipulazioaren arloko prestakuntza jaso dutela egiaztatu beharko dute. Langileek arropa garbia jantzi beharko dute, horretarako eta ez beste ezertarako erabiltzekoa.
- Hondakin-urak husteko sistema elikagaiak eta inguru garbiak kutsatzeko arriskua galarazteko modukoa izan beharko da, sare nagusira loturiko hodi malguaren zein ura biltzeko gordailu baten bitartez.
- Hala eskatzen duten produktu guztiak hozteko erakusleiho edo beira-arasatan egon beharko dute, tenperatura egokian.
- Jendaurrean jarritako produktu guztiak babestuta egon behar kutsaduraren, intsektuen eta bezeroen manipulazioa zuzenaren aurrean. Hotzean gordetzea behar ez duten produktuak ontziratuta aurkeztuko dira, edo erakusleiho edo pantailen atzean babestuta.
- Laneko azalera, tresna eta ekipoak erraz garbitu eta desinfektatzeko moduko materialez eginak izango dira. Debeku da zurezko azalerak zein tresnak erabiltzea.
- Argiztapen-sistemak behar bezala babestu behar dira, hautsiz gero janariak ez daitezen kutsatu.
- Produktuek eta horien kaxa eta ontziek ezin izango dute inoiz lurzorua zuzenean ukitu; elikagaiak kutsatzeko arriskua galarazteko moduko gutxieneko distantzia batean egon beharko dute.
- Behar den orotan, eta egunero lanaldia amaitu ostean, garbitu egin beharko dira barrutia eta erabilitako tresnak, janariak garbiketa-lanetatik behar bezala babestuta. Halaber, egunero desinfektatu beharko dira elikagaiekin harremanetan dauden makina eta tresna guztiak.
- Halaber, egunero desinfektatu behar dira elikagaiekin kontaktuan dauden makina eta tresna guztiak.
- Janariekin erabiliko diren tresnak garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak asmo horretarako propio sortuak izan behar dute, eta elikagaietatik aparte gorde beharko dira.
- Lanaldietatik kanpo, establezimenduak kanpotik isolatuta egongo dira, halako moduan non kanpoko eragileen (intsektu, karraskari edo bestelako animalien) sarrera galaraziko den.
- Zaborrontzi nahiko izan beharko dituzte, eta aukeran, eskuak erabili gabe ireki daitezkeenak.
- Salgaiak egiteko prozesuan erabilitako substantzien artetik alergia edo intolerantziak eragiten dituzten guztiak adierazi behar dira, ikusteko moduko kartel batean argi adierazita.
- Jarduerari ekin aurretik, elikagaien segurtasun eta higieneko eta kontsumoko baldintzen ikuskapena egingo da.
Kontsumitzailearen babesari dagokionez:
Kanpotik ondo ikusteko moduan adieraziko dira jendaurrean saltzeko prezioak, bai eta nahi duen bezero orok erreklamazio-orriak dituela erabilgarri.
18. SEGURTASUN-BALDINTZAK ETA INSTALAZIOAK
Janari-furgonetek su-itzalgailu bat eduki beharko dute, gutxienez 21A-113B eraginkortasuna duena, erabiltzeko moduan eta leku ikusgarrian.
Salmenta-baimenaren esleipenduna izango da baimendutako jardueraren ondorioz sor litezkeen kalte-galera guztien arduraduna.
Esleipendunek udaltzainen aginduak eta Udaleko arduradunenak bete beharko dituzte une oro.
Udalak edo ordezkatzen duen erakundeak edozein unetan egiaztatu ahal izango du oinarri hauetan jasotako baldintzak betetzen direla, ikuskaritza bidez.
19. KONTROLA ETA EGIAZTAPENA
Mutrikuko Udalak beharrezkoak diren kontrol-ekintzak egingo ditu, lizentzia behar duten ibilgailuak eta horietan egiten den jarduera behar bezala erabiltzen direla bermatzeko, Ebazpen honetan, Kaleko Salmentari buruzko Udal Ordenantzan eta horien bidez egin beharreko jarduerari aplika dakiokeen gainerako lege-arauetan aurreikusitako xedeetarako.
Produktuak, ibilgailuak eta jarduerak ikuskatu ahal izango ditu horretarako, eta behar diren argibideak eta agiriak eskatu saltzaileei.
20. BAIMENA IRAUNGITZEKO ARRAZOIAK
Hauek izango dira salmenta-baimena iraungitzeko arrazoiak:
- Indarraldia bukatzen denean.
- Titularrak uko egitea, edo hiltzea.
- Baimena ematekotan bete beharreko baldintzetakoren bat betetzeari uztea.
- Eskatzen diren tasa edo kanonak ordaintzen ez badira
- Kaleko salmenta arautzeko udal ordenantzaren artikuluaren ildotik baliogabetzea.
- Baimena galtzea dakarren zigorra ezartzen bada.
21. HUTSEGITEAK ETA ZIGOR ERREGIMENA
Kaleko Salmenta arautzeko Udal Ordenantzaren III. kapituluko 32. artikuluan adierazten dena izango da arau-hausteen sailkapena. Udal agintariek, beren zaintza eta kontrol zereginen bitartez, ebazpen honetan jasotako xedapenak, kaleko salmenta arautzeko ordenantzan finkatutakoak eta jarduerari nahiz saltzen diren produktuei aplikagarri zaizkien gainerako lege-arauak betetzen direla bermatuko dute.
Araudi hori betetzen ez bada, arauzko dosier zigortzailea izapidetzeari ekingo zaio, dela ofizioz, dela eskumena duen organoak edo interesdunen batek hala eskatzen duelarik. Lizentzia eman zuen organoak izango du eskumena dosierra abiarazteko eta, behar izanez gero, egokitzat jotzen duen erabakia hartzeko. Probidentzia baten bitartez abiaraziko da dosier zigortzailea; jakinaren gainean jarriko dira ustezko arau-hausleak eta, aldi berean, arrazoiak eta inguruabarrak azalduko zaizkie, baita ustez zein arau hautsi duten eta dosierra bideratzeko idazkari eta instruktore nor izendatu diren ere, eta hamabost egun naturaleko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako legedi orokorrean aurreikusitakoa aplikatzeaz gain, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legean xedatutakoaren arabera zigortuko dira arau-hausteak. Araudi hori betetzen ez bada, ofizioz, organo eskudunak edo pertsona interesdunak eskatuta, nahitaezko zehapen-espedientea izapidetuko da.
Lizentzia eman zuen organoak izango du eskumena espedienteari hasiera emateko eta, hala badagokio, egoki iritzitako ebazpena emateko.
Zehapen-espedientea probidentzia bidez hasiko da, eta ustez arau-hausleak diren pertsonei jakinaraziko zaie. Probidentzia hori eragin duten arrazoiak eta inguruabarrak, ustez urratu den araudia eta instrukzioa egiteko izendatutako idazkaria eta instrukzio-egilea zehaztuko dira, eta hamabost egun naturaleko epea emango da alegazioak aurkezteko.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako legeria orokorrean aurreikusitakoa aplikatzearen kalterik gabe, arau-hausteak Mutrikuko udalerrian kalez kaleko salmenta arautzen duen Udal Ordenantzaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera zehatuko dira.
22. KONFIDENTZIALTASUN-KLAUSULA
Beren datuak Mutrikuko Udalaren Ekonomia Sustapena Enplegua, Merkataritza eta Turismo Sailaren jarduerak kudeatzeko helburua duen eta “Enpleguaren kudeaketa” deitzen den fitxategian sartuko dituela jakinarazi beharko die eskatzaileei Mutrikuko Udalak.
Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Deialdia ebatzi ondoren, Mutrikuko Udalaren iragarki-taulan nahiz web-orrian argitaratu ahal izango dira emaitzak. 15/1999 Lege Organikoak aitortzen dizkizun eskubideez baliatu nahi baduzu, jo ezazu Mutrikuko Udalaren argibide bulegoetakoren batera.
23. BAIMENAK GOZATU EZINEKO EGOERAK
Lanengatik edo beste edozein arrazoirengatik baimenaren titularrak hartaz gozatzerik izango ez balu, Udalak egoera jakin hori aztertuko luke, une jakin horretan, baina egoera horrek ez dio baimenaren titularrari kalte-ordainik batere jasotzeko eskubiderik emango.