2024 urteko Iñigo Andonegi argazki lehiaketa

2024/11/05

 

OINARRIAK

Mutrikuko Udalak 2025eko egutegiko argazkiak aukeratzeko argazki lehiaketa burutuko aurtengoan ere. Deialdia laster zabalduko da eta hauek dira deialdi horretako oinarriak:

 Parte hartzaileak: Parte hartu nahi duen edozein mutrikuar.

Argazkien ezaugarriak:

  • Argazkiak koloretan, zuri-beltzean nahiz bestelakoetan aurkez daitezke.
  • Argazkiak formatu horizontalean aurkeztu beharko dira, elementu gehigarririk erantsi gabe (sinadurak, ur-markak…).
  • Gutxieneko neurria: 21 x 29,7 zm
  • Bereizmena: 300 ppp.

Gaia:

  • MUTRIKUKO ALTXORRAK. Zein da zuretzat Mutrikuk duen altxorrik preziatuena? (ondarea, natura, pertsonak, animaliak, paisaia, ohiturak...).

Aurkezpena:

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Parte-hartzaileek euren lanak aurkeztu ahal izango dituzte soilik, originalak izan behar dira eta ezin izango da beste pertsona baten argazkirik aurkeztu ezta beste lan original baten elementurik gehitu.
  • Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar izango dira ondorengo estekaren bitartez: https://forms.gle/etUGgR1EfQrYWLus8

Aurkezteko azken eguna: Azaroak 24

Epaimahaia: Udalak izendatutako 2 aditu eta Udaleko ordezkari bat.

Epaia eta sari banaketa: Zehazteke

Sariak:

  • Epaimahaiak 12 argazki sarituko ditu.
  • Argazki bakoitzak 90 €-ko saria jasoko du.
  • Herritarren saria: Erakusketa bat prestatuko da eta bertan bozka bidez argazki bat aukeratuko dute. Argazki hori egutegiaren azala izango da eta sarituak 90 €-ko bonoa jasoko du BERTAN elkarteko dendetan erabiltzeko.
  • Saritutako argazkiekin Udalak 2025ko egutegia argitaratuko du.

 

Oharrak:

Erakusketa aretoan 70 argazki sartu daitezke gehienez, beraz, kopuru hori baino argazki gehiago aurkezten badira, argazki batzuk ez dira erakusketan jarriko. Aukeraketa hori epaimahaiak egingo du.

 

Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea dakar:

  • Aurkeztutako argazkiak, sariren baten irabazle izan edo ez, egilearen jabetzakoak izango dira, hala ere, Udalak eskubidea izango du argazkiak argitaratzeko (eskuorrietan, publizitatean, sare sozialetan, web-orrian…) edota helburu komertzialik gabe erakusteko, beti ere egilearen izena aipatuz.
  • Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da.
  • Argazkiren batek indarrean dagoen araudia urratuz gero, antolatzaileak lehiaketatik baztertzeko eskubidea izango du.
  • Jasotako datuak konfidentzialak izango dira.

 

 

Mutrikun, 2024ko urriaren 5ean