2025 URTEKO MALEN JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA

2025/04/16

 

 

Mutrikuko Udalak aurtengo Malen Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Aurkeztutako lanen artetik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala.

 

Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, banaka edo taldeka: egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

 

Lanak

  • Kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia izan behar du eta beste herriren batean saritutako lanik ez da onartuko.
  • Lanak originalak izan behar dira.
  • Teknika eta koloreak libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkeztuko delarik.
  • Kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko da A3 neurriko JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez.
  • Lanak egilearen sinadura gabe aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutun azalari zenbaki bat jarriko zaio jasotzerakoan.
  • Lema edo ikur politikoak, homofoboak edo sexistak dituzten kartelak ez dira onartuko.
  • Adimen artifizialarekin sortutako lanik ez da onartuko.

 

Testua

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:

MUTRIKU

MALEN JAIAK 2025 Uztailaren 21etik 25era.

 

Aurkezpena

Lanak Mutrikuko udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.

 

Epea

Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 2a, astelehena, izango da.

 

Ebazpena

Epaimahaia Mutrikuko Udaleko Kultura batzordeak izendatuko du eta hartzen dituen erabakiak aldaezinak izango dira.

Epaimahaiak hiru lan aukeratuko ditu puntuaketa bidez. Puntuaketa altuena lortzen duen lana izango da irabazlea. Lan hau oinarriak ez betetzeagatik baztertua izan beharko balitz, bigarren puntuaketa altuena lortzen duena izendatuko da irabazle. Bigarren lana oinarriak ez betetzeagatik baztertua izan beharko balitz, hirugarren puntuaketa altuena duen lana izendatuko da irabazle. Puntuaketa altuena duten hiru lanek ez badituzte oinarriak betetzen, ez da saririk emango.

Saritutako lanak aurretik egindako beste lanen baten antzekotasun handiak baditu, aurretik egindako lanaren autoreari ez zaio inongo konpentsazio ekonomikorik emango.

 

Saria

Sari bakarra egongo da, 400 eurokoa.