Abiatzear den LOTUNE Mutrikuko Emakumeentzako* Jabekuntza Eskolak badauka logotipoa.
2022/01/19
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/abiatzear-den-lotune-mutrikuko-emakumeentzako-jabekutza-eskolak-badauka-logotipoa/@@images/ced4bf2d-feee-4442-8d4a-c83fb846df9f.jpeg)
Eider Lekube San Martin izan da Mutrikuko Udalak Lotunerentzako logotipoa hautatzeko martxan jarri zuen lehiaketaren irabazlea. Emakume* desberdinen bizipenak, batura, unea eta ibilbidea bezalako ezaugarriak transmititu nahi ditu diseinuak, egilearen arabera.
Guztira, 7 lan aurkeztu dira, bakarkakoak zein taldekoak, denak herriko emakume sortzaileenak.
Larunbat honetan jarriko da martxan proiektua, talde motorea osatzeko lehen bilerarekin.