Adin guztietako herritarrengana helduko da aurten azaleko minbiziaren inguruko kontzientziazio kanpaina

2014/06/27
Ekainaren 25ean, Txantxangorrikoekin batera, umeei egin zieten lehen keinua; uztailaren 2an nagusien txanda izango da.

Ekainaren 25ean umeak eta uztailaren 2an helduak. Hori da Minbiziaren Aurkako Elkartearen egutegia azaleko minbiziari buruz Mutrikun aritzeko.

Ekainaren 25ean Txantxangorrirekin batera aritu ziren. Jolasaren bidez hurbilarazi zituzen haurrak azaleko minbiziaren gaira.

Uztailaren 2an, Moila Berri atzeko zabalgunean , helduek azken urteetan egin den bezala, azaleko probak egin ahal izango dituze. bertan esango diete, besteak beste, eguzkitan egoteko zenbateko babesa eman beharko luketen. Horretaz gain, informazioa zabala eskuratzeko aukera egongo da.

Probak egiteko tarteta honako hau izango da: 10:30etik 13:00etara.

Eta eguna nagusientzat zuzenduta egon arren, goizena etxeko txikienetzat ere egongo da zeregina. izan ere, 10:30etik 11:30era 3-5 urte bitartekoentzat tailerrak egongo dira.