Asteburuan Malen usain nabarmena egon da
2014/07/21
Ehun gazte inguru elkartu dira gaur, uztailak 19, aurtengo Malen jaietako Gazte Egunean. Bazkalosteko jolasetan eguraldiak lagundu ez badu ere, goizean herriko gazteak kalez kale ibili dira, poteoa egiten.
15:15ean gazteak Beheko Plazan elkartu dira eta Gazte Eguneko argazkia atera dute. Aurten, Gazte Egunean 60. hamarkadako arropekin mozorrotzea proposatu dute gazteek eta asko, ia gehienak, mozorrotu dira.
Aurtengo Malen Jaiei hasiera emango dien txupinazoa astelehenean botako badute ere, jai giroari hasiera eman diote gazteek, asteburuan.
- GAZTE EGUNEKO ARGAZKIAK.
- GAZTE EGUNEKO BIDEOA: