AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA DEBABARRENEAN

2024/09/04

 

 

Debabarreneko udalek (Eibar, Soraluze, Deba, Mutriku, Elgoibar eta Mendaro) Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean, urritik ekainera bitartean.

Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2025eko ekainaren 30erako.

Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute.

 

Ondorengoak izango dira ikastaroaren xehetasunak:

Iraupena:

Ikastaroaren atal teorikoa urriaren 26an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko da. Jarraian bi tutoretza saio ere izango dira.

  • Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroak asteburu osoko hiru irteera izango ditu.
  • Praktikak: Era boluntarioan bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira. 

Ordutegia:

  • Larunbatetan 9:30-18:30 (1:15 bazkaltzeko).
  • Asteburu osoko hiru irteera: Larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara.

Lekua:

Larunbatetako saioak Eibarren eta/edo Elgoibarren izango dira (izen-ematearen arabera).

Asteburu osoko irteerak La Arboleda aterpetxean izango dira.

 Prezioa:

Ikastaroaren prezioa 294,5 eurokoa da baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 147,25 €.

Izen-ematea:

https://labur.eus/debabarrenabegirale

Informazio gehiago: 943 708426

 

Izena emateko azken eguna:  Irailak 20