Aita Garayoa abesbatzaren emanaldia egongo da bariku iluntzean

2015/03/11
Donostiako abesbatza Santa Katalina komentuan ariko da; Musikalis Musika Ganbarako solisten, organoaren eta biolinen laguntza edukiko dute.

Zapatuan, hilak 14, Aita Garayoa abesbatza Mutrikura etorriko da kantatzera. Emanaldia, 20:00etan, Santa Katalina komentuan izango da.

Hona hemen emanaldiaren inguruko informazio gehiago:

  • Programa: Michael Haydn-en Missa in honorem Sancti Gotthardi obra.
  • Parte-hartzaileak: koro mistoa, abeslari solistak, organoa eta bi biolin.

    Aita Garayoa abesbatza
    Donostiako Musikalis Musika Ganbarako solistek ere abestuko du (bi solista)
    Ana Belen Garcia organojolea
    Monika Redondo eta Mirari Irurzun biolinjoleak

  • Zuzendaria: Iñaki Carcamo Garmendia.
  • Iraupena: 40 minutu.
  •  Sarrera: doan.


Nahi izanez gero, Asteasun eskainitako saioa  ikus dezakezue hemen: