Aldaketa handiekin dator Berdel Eguna

2014/04/04
Sukaldariek goizean ariko dira, eta sasoiko eta bertoko produktuak erabiliko dituzte; arratsaldean Euska Parrilla izango da berdela prestatzeaz arduratuko dena.

Aldaketekin dator aurten Berdel Eguna; eguerditik hasita inoiz baino indartsua dator egutegian bere luak egina duen jai eguna.

Eguerdian dago, hain zuzen ere, aldaketa nagusietako bat. Berdel Egunean parte hartu ohi duten jatetxeetako sukaldariak ordu horretan egongo dira lanean eta. Bakoitzak pintxo bana proposatuko du, eta herriguneko bi muturretan banatutta egongo dira.

  • Beheko plazan: Jarri-Toki (porru-krema berdelarekin) eta San Juan (berdel buineloak)

  • Goiko plazan: Pikua (berdel biribildua), Zumalabe (berdel eskabetxatua azalore hostopilakin) eta Urgain (berdela ozpin-oliotan haritz-orri letxuga gainean)berdel eguna 2014

Sukaldariek bertoko eta saoiko produktuak erabiliko dituzte euren pintxoak egiteko, eta pintxoa etxean egin nahi dutenek osagaiak momentuan erosteko aukera edukiko dute. Izan ere, merkatu txikia zabalik egongo da 09:30etatik 14.30era, Beheko plazan.

Eguerdi bueltan inzago da berdela dastatzeko beste aukerarik ere. Izan ere, herriko tabernetan tragoarekin batera berdel pintxoak eskainiko dituzte.

Arratsaldean, berriz, moila ingurura mugituko da jaia. Bertan, Euskal Parrilak hartuko du erreleboa, eta berdel pintxoen prestaketa haien esku geldituko da. Dakiten onena egiten ariko dira: berdela parrillan.

Moilako jaialdia inoiz baino gehiago luzatuko da. Izan ere, berdel dastaketaz gain, izango da zertaz gozatu. Gunean bertan, bi kontzertu egongo dira gauean: Lauroba eta Manent.

 

APARKALEKUAK ETA AUTOBUSAK

Herrira autoz datozenek aparkalekuetara iristeko seinaleak topatuko dituzte nonnahi. Moilara ezingo da jaitsi Zumalaben behera; bide hori itxita egongo da.

Moilatik hurbil aparkatu nahi dutenek Samikollatik Burumendira sartu beharko dute. Burumendi ez ezik, Moila Berri atzeko zabalgunea ere erabili ahal izango dute ibilgailuek.

Madalena auzoetako inguruak (Hirigible eta Olatz bidea kaleak), Isabel Lobiano eta Samikolla ere aparkatzeo gune bezala seinalizatuta egongo dira.

Autobusez etortzeko aukera ere egongo da. Euskotren eta Lurraldebusek jakinarazi dutenez zerbitzua areagotu egin dute egunerako. Hona hemen eskainiko duten zerbitzua:

euskotren berdel 2014