Alde zaharreko kaleetan orduz kanpo ibiltzen den zirkulazioa arautu eta zuzentzeko kamerak
2023/01/13
Mutrikuko Udala alde zaharreko kaleetan orduz kanpo ibiltzen den zirkulazioa arautu eta zuzentzeko lanketa egiten ari da. Horretarako, besteak beste, oraindik martxan ipini gabeko kamerak instalatu dira.
ZEIN DA HELBURUA?
baimendutako ordutegitik kanpo pasatzen diren autoen jarraipena egitea, egungo egoera hobetzen saiatzeko.
NORK EDUKIKO DU ORDUZ KANPO SARRERA BAIMENA?
- Alde zaharreko biztanleek eta horiei laguntzera datozenek.
- Eremuan garajea dutenek.
- Eremuan komertzioa dutenek.
Gai honi buruz informazio zabalagoa eman eta herritarren iritziak eta iradokizunak jasotzeko asmoz honako hitzordua jarri du Udalak.
NOIZ? Urtarrilaren 19an, osteguna, 19:00etan
NON? Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan