Alerta naranja dela-eta hondartzak itxita egongo dira domekara arte

2014/02/27
Itsaso zakarra egoteaz gain, marea biziak ere izango dira, azkenengo apurketak izan zirenean bezala; jendeari udaltzainek jarritako debeku seinaleak errepetatzeko eskatzen dio Udalak.

SOS Deiakek alerta naranja ezarri du bihartik aurrerako. Hala jakinarazi diote alkateari eta hondartza inguruak ixteko eskatu diote. "Halakoetan Udalak martxan jartzen duen prozedura izaten da hondartza inguruetara sartzeko debekua jartzea", azaldu du Joseba Palenzuela alkateak.

Asteburuan, baina, itsaso zakarra egoteaz gain, marea biziak ere egongo dira. "Bi faktore horiek batzeak egoera arriskutusagoa izatea dakar, bazter guztiak txikitu zituen azkenengo denborale hartan ikusi ahal izan genuen bezala"azaldu du alkateak. Hori dela eta, normalean ixten dena baino aurrerago itxiko dituzte udaltzainek pasabideak. "Jendeari debeku seinaleak eta itxiturak errespetatzeko eskatzen diogu. Azken finean euren segurtasuna dago jokoan", nabarmendu du alkateak.

Hondartzetarako pasabidea itxita egongo da domekara arte; zehazki, 10:00ak arte.