Anasagasti tenoreak kontzertua eskainiko du gaur doan
2012/08/22
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/anasagasti-tenoreak-kontzertua-eskainiko-du-gaur-doan/@@images/418af31f-2e40-40d6-85dc-1a28969028ce.jpeg)
Santa Katalina komentuak hartuko du tenorearen ongintzazko emanaldia; bertaratzen direnek Amazoniaren alde borondatea emateko aukera edukiko dute.
Boleroak, abesti napolitarrak eta Zarzuelak. Horiexek osatuko dute Juan Luis Anasagastik gaur, 20:00etan, Santa Katalina komentuan, eskainiko duen kontzertua. Tenoreak S.O.S Amazoniari laguntzea du asmo. Horretarako, eliza sarreran ontzi bat jarriko du nahi duenak aipatutako ekimenarentzat diru laguntza emateko.