Arai Bengoetxeak eskuratu du maiatzeko 30 euroko erosketa-txartela
Arai Bengoetxea izan da Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren lehen erosketa-txartela eskuratu duena. Oraingoan, beraz, umeen liburutegiko erabiltzaileetako bat izan da sartiua. Bengoetxeak sarri bisitatzen duela liburutegia aitatu zuen, eta pozik agertu zen oparia eskuratzean.
Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina ekainaren 30era arte egogno da martxan, eta egun horretan bertan, bigarren 30 euroko erosketa-txartela zozketatuko da kanpaina parte hartu duten guztien artean.
Kanpaina parte hartzea oso erraza da. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko:
1. Irakurri . Liburutegia joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea besterik ez da egin behar. Kanpainak dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez.
2. Gozatu . Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun eta abar. Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3. Oparitu . Liburutegian eskuratutako beherapen-txartelarekin, Beristainen zein Sabinanean (Goiko plazan daude bi dendak) euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, %25eko beherapena lortuko dute.