Aranzadi zientzia elkartea Mutrikuko Akilaldeko lursailetan indusketak egiten hasi da, hilobien bila

2013/10/18
Aranzadi Zientzia Elkartea Akilalde lursailean hasi da indusketak egiten; urte luzeetan jasotako testigantzen arabera, frankismo garaian fusilatutako pertsonen hilotzak daude bertan.

09:30erako zeukaten eginda gaur hitzordua Ondarroako Historia Zaleak elkarteko Fernando Agirrek eta Jabier Basterretxea ikerlari mutrkuarrak Aranzadi zientzia elkarteko kideekin. Jomuga: Villa Osa etxebizitzako atzeko lursaila, Akilalden. Helburua: errepidetik 30 bat metro goruntz joanda dauden hilobia topatzea. Izan ere, hainbat ikerlariren arabera, 1936-39 bitartean Saturrarango kartzelan preso egondako lau emakumeren hilotzak egon daitezke bertan. Hori adierazi dute hainbat testiguk azkan urteetan. Badago bi pertsonen hilobia dagoela dioenik ere.

Informazio osoa paperezko bertsioan.

ITURRIA: HITZA