ARGAZKI LEHIAKETA EGUTEGIA EGITEKO

2019/10/03
Udalak argazki lehiaketa antolatu du 2020ko egutegia egiteko asmoarekin.

ARGAZKI LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK

Parte hartzaileak:  Parte hartu nahi duen edozein mutrikuar.

Argazkien ezaugarriak:

>  Argazkiak koloretan, zuri-beltzean nahiz bestelakoetan aurkez daitezke.

>  Argazkiak formatu horizontalean aurkeztu beharko dira, elementu gehigarririk erantsi gabe (sinadurak, ur-markak…).

>  Bereizmena: 300 ppp.

Gaia: MUTRIKUKO ALTXORRAK. Zein da zuretzat Mutrikuk duen altxorrik preziatuena? Argazkiarekin batera, esaldi batez azaldu beharko da bertan azaltzen dena.

Aurkezpena:

>  Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

>  Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo denez, fisikoki (A4 tamainan) eta formatu digitalean (JPG formatuan, USB edo CD batean) aurkeztu behar izango dira udaletxeko sarreran (ordutegia: 8:30-14:30).

>  Lanarekin batera, kartazal itxi batean datu hauek aurkeztu beharko dira: Izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta emaila.

>  Argazkiak eta kartazalak izenburu bera izan behar dute.

Aurkezteko epea: Urriaren 1etik urriaren 18ra

Epaimahaia:   Udalak izendatutako argazkigintzan adituak

Sari banaketa:   Abenduko Kultur galan

Sariak:

>  Epaimahaiak 12 argazki sarituko ditu.

>  Argazki saritu bakoitzak 80 €ko saria jasoko du.

>  Herritarren saria: Erakusketara gerturatzen direnek bozka bidez argazki bat aukeratuko dute. Argazki hori egutegiaren azala izango da eta sarituak 80 €ko bonoa jasoko du BERTAN elkarteko dendetan erabiltzeko.

>  Saritutako argazkiekin Udalak 2020ko egutegia argitaratuko du eta Turismo bulegoan egongo da salgai euro batean.

Oharrak:

Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea dakar:

>>  Aurkeztutako argazkiak egilearen jabetzakoak izango dira, hala ere, Udalak eskubidea izango du argazkiak argitaratzeko (foiletoetan, publizitatean, sare sozialetan, web orrian…) edota helburu komertzialik gabe erakusteko, beti ere egilearen izena aipatuz.

>>  Saritutako lanak Udalaren jabetzakoak izango dira, eta aurrerantzean argitaratu ahal izango ditu, beti ere, egilearen izena azalduz eta etekin ekonomikorik gabe.

>>  Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da.

>>  Argazkiren batek indarrean dagoen araudia urratuz gero,

antolatzaileak lehiaketatik baztertzeko eskubidea izango du.

>>  Jasotako datuak konfidentzialak izango dira.