Arkitekto Tekniko lanpostu bat txanda-kontratuz eta lehiaketa-oposizio bidez aldi baterako hornitzeko deialdia.

2018/04/13
Deialdi honen xedea da Mutrikuko Udaleko arkitekto tekniko (aparejadore) lanpostua txanda-kontratuz aldi baterako hornitzea, lehiaketa-oposizio librearen bidez, hain zuzen ere. Kontratuaren iraupena 2021eko martxoaren 31 artekoa izango da. Lan-kontratua lanaldi partzialekoa izango da, lehenengo urtean jardunaldiaren % 50eko lanaldia aurreikusita, eta % 100ekoa bigarren eta hirugarren urteetan.

Informazio gehiago udal web orriko lan eskaintza publiko atalean.