Arnoko mendi proban 348 lagunek parte hartu dute

2015/06/01
273 lagunek oinez osatu dute ibilbidea eta 75ek saltaka.

Eguraldi ezinhobea lagun, 273 lagunek parte hartu zuten Burumendik antolatzen duen Arnoko mendi proban.

Gehiengoak, 273 lagunek, oinez egitea erabaki zuen. Horietatik 105 egunean bertan izen emandakoak izan ziren, gainera. Saltaka, berriz, 75 lagunek egin zuten.

Tartean, mendi probetako aurpegi ezagunak zeuden, eta horien arteran, azpimarratzekoa emakume artean lehen postua eskuratu zuen Oihana Kortazar. Mutrikuko lehen mutila Xabier Astigarraga izan zen eta lehen emakumea Maite Aizpurua (postu hori ere Oihana Kortazarri zegokion, baina sailkapen orkorrean lehen postua lortu zuenez, helmuga zapaldu zuen bigarren emakumeari eman zioten saria).

Sailkapen orokorra eta denborak kontsultatzeko: burumendi.org