Arratsaldeko zazpietan hasiko da Erregeen Kabalgata
2015/01/05
Urtarrilaren 5ean, ohitura den bezala, hiru erregeak Samikollatik, moilatik eta San Migueletik atera eta Goiko plazaraino joango dira umeen eskutitzak batzera.
"Hiru Errege datoz, Erdiko kaletik, erregaloz beteta...". Kantuak dioen bezalaxe gertatuko da aurten ere. Gaur [urtarrilak 5], herrian ohitura den bezala, Hiru Erregeen Kabalgata hasiko da 19:00etan.
Ohi bezala, errege bakoitza herriko puntu batetik aterako da: Meltxor San Migueletik aterako da, Gaspar portutik eta Baltasar Samikollatik. Bakoitzak bere laguntzaile eta herritar taldea edukiko dituzte inguruan; baita herriko zenbait musika talde ere, hurrenez hurren, trikitilariak, txistulariak eta musika banda.
Beti bezala, hiru erregeak eta haiekin batera doazen herritar guztiek bat egingo dute Beheko plazan. Han eta ondoren, Erdiko kalean gora Goiko plazaraino joango dira.