Aste honetarako Geoparkeko bisitak

2011/10/18
Asteburu honetan, urriaren 22tik 25era, Euskal Kostaldeko Geoparkean hainbat bisita egingo dira. Anima zaitez!

URRIAK 22,   LARUNBATA

 

·                Irteera geologikoa eta txalupaz irteera.
Zumaiako Algorri Ezagutza Etxean goizeko 10:00etan egingo dute hitzordua. Geologo baten laguntzarekin, zonaldeko ondare geologikoa nahiz bertako itsaslabarrak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. 3 ordu eta erdiko iraupena duen jarduerari amaiera emateko, txalupaz egingo dute ibilaldia flysch-a itsasotik bistaratzeko.

·                Mutrikuko Hirigune Historikoan bisita gidatua: Mutrikuko erdi-aroko kale estu eta harriztatuen artean dauden monumentu nagusiak bisitatuko ditugu, historia ahaztu gabe, eta Bentalekua Museoan herriko arratzaleen historia.  11:00etan Mutrikuko turismo bulegotik .

 

URRIAK 23,  IGANDEA

·          Ibilaldia txalupaz. Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira bisitariak Zumaiako Txomin Agirrek aian. Bisita hau euskaraz izango da.                 

·          Flyshcaren Trekking-a: Deba-Zumaia: Itsasbazterreko bidean zehar ibilaldia, Euskal itsasertzeko altxorrik preziatuenetakoa den ingurunean. Paisaia paregabeak erakusten dituen ibilaldi honetan, zenbait fenomeno geologikoren berri izango dugu; esate baterako, flyscha, marearteko zabalgunea, K/T muga eta abar.

 

 

URRIAK 25,   ASTEARTEA

 

·                Flyscharen Ibilbidea- Ibilbide Osoa
Arratsaldeko 16:00etan, Mutrikuko Nautilus ikasgune Geologikotik irteten da. Oinez eta itsasoz egingo dugun ibilbide osoan, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak.

 

 

 

 

 

Erreserbak www.geoparkea.com edo Zumaia, Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetan. edo honako telefonotan: 943143396 / 943192452 / 943603378