ASTE MUSIKALA ETA EMUSIK 2016

2016/05/02
Aste honetan zehar musika eskolako ikasleek kontzertu ezberdinak emango dituzte Zabiel kultur etxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ostegunean berriz, Zabiel plazan izango da kontzertua ordu berdinean.

Mutriku europako EMUSIK jaialdiaren

egoitzetako bat izango da


Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko

du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musikaikaslek

hartuko dute parte jaialdian.

 

Egunik intentsoenak maiatzaren 6a eta 7a izango dira: EAE, Nafarroa, Iparralde eta

Errioxako 58 herrialdetan programazio zabal bat eskainiko da herritarrei zuzenduta.

Mutrikun kontzertu bat egingo da, Tarragona, Suiza, Teruel eta Alemaniako ikasleek

joko dute. Mutrikuko Udal Musika Eskolako ikasleak izango dira anfitroiak.

 

Donostia eta beste 58 herri eszenatoki bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika

eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako, Musika Eskolen

Europako Elkarteak (EMU) antolatu duen EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdia,

ospatzeko.

 

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da EMUSIK, eta egoitzak izango ditu

EAEn, Nafarroan, Iparralden eta Errioxan. Herrietan joko duten partehartzaileak

Europako hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka,

Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo,

Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbehereak.

 

EMUSIK jaialdia baino gehiago da. «Musika batzen gaituen hizkuntza komuna da»

premisatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta herrialde

desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri desberdinen

arteko hurreratzea eta hartuemana

bultzatzeko.

 

Horrez gain, festa eta musikaospakizunaz

aparte, festibalak ikusgaitasun handiagoa eman

nahi dio musika eskolek maila guztietan (tokikoak, nazionalak, europarrak) egiten duten lan

nekaezinari.

 

DSS2016EUk eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute jaialdiaren

hamabigarren edizioa lurraldeko hainbat eragilerekin batera, hala nola Euskadiko eta

Nafarroako elkarteak (EHME eta ASEMNA, hurrenez hurren), Estatuko elkartea (UEMyD)

eta EMU osatzen duten hogei herrialde baino gehiagoetako elkarteak, besteak beste.

 

Maiatzak 6 eta 7, jaialdiaren egun garrantzitsuak

Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an.

Hemengo zein atzerriko 8.500 musikaikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza

batuko dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa , Txanton piperri ,

Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza .

Irekieraren ostean dator ekimen nagusia: EMUSIKen parte hartzen duten Europako musika

eskolek maiatzaren 6an, arratsaldean, eta 7an, goizez, bi errezitaldi emango dute bi egoitza

desberdinetan. Modu horretan, 58 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiagoz

osatutako programazioa hartuko dute, herritarrei zuzenduta.

 

EMUSIK Mutrikun


Mutrikun kontzertua maitzak 6 ostirala izango da, arratsakdeko 16:30etan, eta 19:30ak

inguruan bukatuko da. Aurrekusita dago Txuruka Plazan egitea, baino eguraldi txarra egin

ezkero polikiroldian egingo zen.

Guztion arteko amaiaera Jaialdia maiatzaren 7aren iluntzean amaituko da, 20:00etan, Saguesen ospatuko den

bukaerafesta batekin, herritarrei zuzendutakoa. Ospakizun jendetsu honetan egoitzetako

ikasleek osatutako Big Band batek joko du, ekitaldirako espresuki sortutakoa eta Europako

eskolen ikasleen laguntza izango duena, eta ondoren DJ saioa egongo da.