Asteburuan egingo dute urteko bigarren mendi irteera bateratua
2014/02/07
Sudupe-Ereatza-Gueñes da mendi taldeek proposatzen duten ibilbidea; Burumendik Artibai (Markina-Xemein), Burdin Kurutz (Deba), Aurrera (Ondarroa) eta Lumentza (Lekeitio) mendi taldeekin batera antolatzen ditu irteera hauek.
Asteburuan egingo du Burumendik urteko bigarren mendi irteera bateratua. Irteeren egutegia irekitzeko egindako proposamena honakoa da: Sudupe-Ereatza-Gueñes (Bizkaia). Irteera hauek nahi duen guztiarentzako irekita egoten dira.
Irteera bateratuak bost mendi talderen artean antolatzen dituzte: Burumendi, Artibai (Markina-Xemein), Burdin Kurutz (Deba), Aurrera (Ondarroa) eta Lumentza (Lekeitio).
Eta 2014rako egutegia honako hau da:
- Urtarrilak 19: Pagoeta
- Otsailak 9: Sudupe-Ereatza-Gueñes
- Martxoak 16: Goiz mendi itzulia + sagardotegia
- Apirilak 6: Belate-Saioa-Ultzama
- Maiatzak 11: Mendibil-Estibaliz-Okia (GR 38)
- Ekainak 15: Guardetxe-Ganbo-Txindoki-Larraitz
- Uztailak 4-5-6: Moncayo eta ingurua
- Irailak 21: Okia-Ipergorta-Ibarra (GR-38)
- Urriak, 19: Sarria-Ipergorta-Ibarra
- Azaroak 16: Elorrio-Erdella-Elgeta
- Abenduak 14: Mutriku-Mutriku